Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeen hainbat partida jokatu dituzte azken egunetan. Askotariko emaitzak lortu dituzte jokalariek, baina, emaitza zehatzak, zenbait kronika eta irudiak ikusteko, ikus beheko albistea.
Areto futbola estatuko hirugarren maila: Agurain 7- 4 OKE
Estatuko hirugarren amilan oiartzuarrek ezin izan zuten punturik lortu. Aguraingo Oriamendi taldearen aurka lehiatu ziren, eta partida ondo hasi zen oiartzuarrentzat, lehen hamar minutuetan 0-3 aurreratu baitziren markagailuan. Alabaina, atsedenaldia baino lehen aurkariek bi gol sartu zituzten, eta markagailua estutu zuten.
Bigarren zatian etxekoek beste lau gol sartu zituzten, eta markagailua 6-3 jarri zuten. Oiartzuarrek beste gol bat sartu zuten, baina azken minutuan etxekoek beste gol bat sartu zuten, eta azkenerako markagailua 7-4 jarri zuten.
Gipuzkoako lehenengo maila: Miren OKE 2-4 Ttakun
Gipuzkoako lehenengo mailarri dagokionean ere, Miren OKE taldekoek ere ez zuten zorte handirik izan Elorsoron jokatu zuten partidan. Ttakun talde azkoitiarraren aurka lehiatu ziren oiartzuarrak, eta 2-4 amaitu zen norgehiagoka.
Lehenengo zatian 0-4 aurreratu ziren azkoitiarrak “etxeko taldearen akatsak ondo aprobetxatuz”.
Bigarren zatian, berriz, oiartzuarren erreakzioa iritsi zen, eta bi gol sartuta markagailuko aldea murriztea lortu bazuten ere, ez zuten astirik izan partidari buelta emateko.
Emakumezkoen RFEF hirugarren maila: OKE 1-2 Arrati
Oiartzungo emakumeek bazekiten partida gogorra zutela aurretik, baina lehiatzeko asmoz atera zirela zelaira kontatu dute. Partida hasieran presio handia egin zuten, eta baloi batzuk lapurtu ondotik 1-0 aurreratu ziren markagailuan.
Azaldu dutenez, Arratiak baloi gehiago eta aukeraren bat izan bazuen ere, kontraerasoan “aukera garbienak” oiartzuarrek izan zituzten. Alabaina, ez zuten golik sartu.
Bigarren zatia ere ildo beretik joan zen; alegia, Arratia baloiarekin eta Oiartzungoak kontraerasoan. Bide horretan, aurkariek gola sartu eta 1-1 jarri ziren. Partida amaitzeko hamar minutu falta zirela eta korner bat probestuz, bigarren gola sartu zuten Arratiakoek.
Ohorezko erregional mutilak: OKE 4-0 Urki
Oiartzuarrek partida gogo askorekin hasi zuten, eta jokaldi batean aurretik jartzea lortu zuten etxekoek. Atsedenetik bueltan, baina, aurkariak indartsu atera ziren, baina oiartzuarrek bigarren gol bat sartu zuten. Puntu horretatik aurrera, ikusita markagailuak aurretik zihoazela, “lasaitasunez” jokatu eta beste bi gol sartu zituzten.
Hona hemen emaitzen zerrenda osoa:
- Ohorezko erregional neskak
- OKE 2-1 Goierri.
- Baska jubenila
- OKE 2-3 Ariznabarra.
- Lurralde
- OKE 3-5 Mariño.
- Gorengo jubenila
- Beti gazte 2-1 OKE
- Jubenila C
- Pasaia 0-5 OKE.
- Ohorezko kadete neskak
- Zumaiako 1-2 OKE.
- Kadete B neskak
- OKE 1-1 Vasconia.
- Infantil handi
- OKE 1-2 Añorga.
- Infantil txiki
- Zarautz 2-0 OKE.
- Infantila F11 neskak
- OKE 1-2 Touring.
- Infantila F8 neskak
- OKE 1-9 Hernani.
- Infantila partaidetza
- San Marcial 4-0 OKE.
- Lehenengo erregionala
- Mariño 0-4 OKE.
- Jubenila D
- OKE 0-8 Pasaia.
- Ohorezko kadete mutilak
- OKE 2-1 Erreala.
- Kadeteak B
- OKE 7-0 Betiona.
- Kadeteak C
- Betiona 4-1 OKE.
- Alebina A mutilak
- Igeltegi 6-5 OKE.
- Alebina neskak
- OKE 5-1 Mariño.
- Alebina B mutilak
- OKE 2-1 Allerru.
- OKE 0-2 Usurbil.
- Alebina 2015 mutilak
- Sporting 10-1 OKE.
- Alebina 2015 neskak
- Mundaiz 10-1 OKE.
Honakoak Oiartzun Kirol Elkarteak HITZAri helarazi dizkion irudiak dira:

