Larunbateko paleontologia tailerra arratsaldez ere emango dute
Herriko haur askok larunbat goizetan kirol jarduerak egiten dituela iritzita, paleontologia tailerra 16:00etan ere egitea erabaki du Luberri museoak.
Iragan astean jakinarazi zuen Luberri museoak paleontologia tailerra emango zuela hilaren 24an. Hasiera batean tailerra 11:00-13:00 artean ziren egitekoak, baina ikusita herriko haur askok kirol jarduerak izaten dituela, jarduera arratsalde horretan egiteko aukera ere gehitu dute. Hartara, egun horretan bi aldiz egingo dute ikastaroa, 11:00etan eta 16:00etan.
Familian egiteko jarduera da, eta Luberri museoan bertan egin ohi da. Alabaina, bertaratzeko izena eman behar da aldez aurretik 943 26 05 93 zenbakira deituta zein mezu elektroniko bat idatzita. Haur bakoitzeko bost euro ordaindu behar da.
HITZAkide txokoan jarduera hori zozkatuko da bihartik aurrera, eta irabazten duenak ekintza horretara familian doan joateko aukera izango du.
