Gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifaren prezio berriak, argitara
Oarsoaldeko Energia Bulegoak 2026ko urtarrilaren 1etik indarrean dauden zifren berri eman du. Termino finko zein aldakorrak jakinarazi dituzte.
Oarsoaldeko Energia Bulegoak jakinarazi du argitaratu dituztela gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifaren (OTR) prezio berriak. 2026ko urtarrilaren lehenean sartu ziren zifra horiek indarrean, eta honakoak dira zergarik gabe lehen hiruhilekoan indarrean daudenak:
| ABT 1 (5.000 kWh edo gutxiagoko kontsumoa urtean) | ABT 2 (5.000 kWh/urte eta 15.000 kWh/urte artean) | ABT 3 (15.000 kWh/urte eta 50.000 kWh/urte artean) | |
| Termino finkoa | 3,93 euro hileko | 8,11 euro hileko | 18,82 euro hileko |
| Termino aldakorra | 0,0426 euro / kWh | 0,0405 euro / kWh | 0,0371 euro / kWh |
Eskualdeko Energia Bulegotik jakinarazi dute gasaren ABT tarifa arautuari buruzko informazioa emateko zein informazio pertsonalizatua emateko arreta guneetara jo dezaketela hala nahi dutenek. Astelehenetan Oiartzunen egoten dira, astearteetan Pasaian, asteazkenetan Lezon eta ostegunetan, azkenik, Errenterian. Alabaina, bertaratu ezin duenak 943 34 41 60 zenbakira deitzeko edota mezu elektroniko bat bidaltzeko aukera dauka.
