El Watanek Saharar kanpamentuetara eramateko janari bilketa egingo du
Oiartzungo Alcampon egingo dute janari bilketa hilaren 16 eta 17an (ostegun eta ostiralean). 09:00etatik 21:00etara egongo dira.
Oiartzungo El Watan elkarteak Saharar kanpamenduetara eramateko janari bilketa egingo du hilaren 16 zein 17an; alegia, ostegun zein ostiralean.
Beste urteetan egin moduan, Oiartzungo Alcampon egongo dira elikagaiak biltzen 09:00etatik 21:00etara. Gainera, jakinarazi dute liburuxkak banatuko dituztela informazioa zabaltzeko zein laguntza bideratu ahal izateko.
