Mintzalagun egitasmoan izena ematera deitu dute
Talde berriak sortuko dituztenez, herritarrei nahi duten taldean izena emateko aukera luzatu diete. Zenbait jarduera egiten dituzte.
AEK-k sustatutako Mintzalagun egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta herritarrei nahi duten taldeetan izena emateko deia luzatu diete antolatzaileek.
Euskaraz praktikatu eta bizitzeko aukera ematen dute talde horiek, eta askotariko jarduerak egiten dituzte; hala nola, mintzataldeak, familia ekintzak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, mendi irteerak, asteburu pasak…
Talde berriak sortuko dituzte, eta horietan izena emateko aukeren berri eman dute. Zehazki, 684 80 54 92 zenbakira idatzi edota mezu elektroniko bat idatzi behar da. Informazio gehiagorako, ikus Oiartzungo mintzalagunaren webgunea.
