Bihar erosi beharko dira Altzibarko Kuestazioko txartelak
Auzo lokalean jarriko dituzte bazkariko txartelak salgai bihar (hilak 16, osteguna), 17:30etik 19:30era.
Altzibarko Kuestazioko xehetasunak eman dituzte Instagram bidez antolatzaileek; otsailaren 7an izango da hitzordua, goizeko hamarretan.
Egun horretako hamaiketakorako ez da izenik eman behar, baina bazkarirako txartelak erosi behar dira aldez aurretik. Haurren txartelak 8 euro balio ditu, eta helduenak, berriz, hamabost euro.
Txartel horiek bihar (hilak 16, osteguna) jarriko dituzte salgai 17:30etik 19:30era, auzo lokalean.
