Berrogeita bigarrenez antolatu du Giriziak Euskal Herriko pala txapelketa irekia
Mezu elektroniko bat idatzi behar da izena emateko hilaren 31 baino lehen. Helduek zein gazteek eman dezakete izena.
Oiartzungo Girizia Kultur eta Kirol elkartearen pilota sailak berrogeita bigarrenez antolatu du Euskal Herriko pala txapelketa irekia. Ohi moduan, Madalensoro pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, eta asteburuetan izango dira norgehiagokak.
Gizonezkoak lehen, bigarren eta hirugarren mailan ariko dira, eta emakumeak, haatik, izena ematen dutenen arabera. Bi mailatan banatuta, helduek zein gazteek izango dute lehiatzeko aukera.
Izena emateko mezu elektroniko bat idatzi behar da, eta informazio gehiago behar izan ezkero, 656 71 12 75 zenbakira deitu.
