Eman daiteke izena Iturriozko Kuestazioan
Hilaren 26ra arte dago izena emateko aukera. Egun horretako ardurak banatzeko bilera, baina, hilaren 28an egingo dute.
Iturriotz auzoko bizilagunak buru belarri ari dira Kuestazioa prestatzen, eta dagoeneko zabaldu dute egun horretako izen ematea. Hilaren 26ra bitartean dago inskribatzeko aukera, eta honako galdetegi hau bete behar da. Alabaina, norbaitek arazoren bat edo zalantzaren bat izanez gero, mezu elektroniko bat bidaltzeko eskatu dute antolatzaileek.
Era berean, Kuestazioko ardurak banatzeko bilera hilaren 28an (asteazkena da) egingo dute, 19:00etan, auzo lokalean.
Azkenik, jakinarazi dute otsailaren 7an 08:30ean elkartuko direla, Soroan.
