Girizia Mendi Taldeak Alorreneara egingo du datorren txangoa
Hilaren 25ean (igandea) egingo dute irteera, eta izena eman behar da. Bazkariak eta autobusak 50 euro balio ditu.
Girizia Mendi Taldeak Astigarragako Alorreneako sagardotegian amaituko du hurrengo ibilbidea. Hilaren 25ean (igandea da) egingo dute irteera, eta goizeko zortzietan elkartuko dira Doneztebe plazan. Handik hasiko dute bidea, eta honakoa izango da egingo duten ibilbidea: Iturriotz- Pertxel – Aldura – Frantzillaberri – Perurena – Alorrenea sagardotegia.
Bost orduko irteera izatea aurreikusten dute, eta bazkarian zein autobusean izena emateko 50 euro ordaindu behar dira; izena ematerakoan, baina, 25 euro aurreratu behar dira.
Antolatzaileek jakinarazi dute ardoa ez dagoela menuan, eta, beraz, hori edan nahi duenak aparte ordaindu beharko duela.
Inskripzioa online zein Txokolategian egin behar da, eta horretarako azken eguna hilaren 21a (asteazkena) da.
