Orgasmok antzerki eta dantza formakuntza emango du Aste Santuan
Izar Aizpuruak eta Luix Mitxelenak emango dituzte saioak. Egunak ez dituzte zehaztu oraindik, baina izena aste hau amaitu aurretik eman behar da.
Zuhur eta lur antzezlaneko irudi bat. Izaro Perez @orgasmo.sortzaileak / Instagram Orgasmo taldeko kide diren Izar Aizpuruak eta Luix Mitxelenak antzerki eta dantza formakuntza emango du Aste Santuan.
Oraindik ez dituzte egun eta orduak zehaztu, baina saio horietan parte hartu nahi duenak aste hau amaitu aurretik jakinarazi beharko die antolatzaileei. Izena emateko edota informazio gehiagorako 688 85 67 23 zenbakira idatzi edo deitu behar da.
