Sexualitate eta genero aholkularitza zerbitzua izango da gaur Topalekuan
Lahia 3.0 elkarteak eskainiko du Gozagune zerbitzua. 17:30etik 19:30era izango dira Topalekuan. Nahi duen oro bertaratu daiteke.
Gazteak bingo musikatuan jolasten. @topalekua.oiartzun / Instagram Lahia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza Elkartea da, eta Gozagune sexualitate eta genero aholkularitza zerbitzua emango du gaur Oiartzungo topalekuan. Hitzordua 17:30etik 19:30era izango da, eta nahi duen orok izango du bertaratzeko aukera zalantzak argitzeko edota informazioa eskatzeko.
Lahia 3.0 elkartearen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu euren Instagram kontua.
