
Gazteen motibazioak aldatzen ari direla ikusita, Pasaia Badia Aktiboak 14 eta 17 urte arteko gazteei begirako fitness saioak sortu ditu, taldean entrenatzeko eta balioekin hezteko.

Hil zuten tokian, Aralar kaleko atarian, lore sorta eta begizta belzdun ikurrina jarri ditu herriko ezker abertzaleak.

'1975. Dena jokoan zen urtea' bisita daiteke Xenpelar Etxean. Memoriarako eskubidea aldarrikatu, transmisio lana egin, eta mundu hobe baten alde borrokatu zirenei aitortza egin nahi die.

Hemezortzi urte egingo ditu Metrokoadrokak. Saretu eta harremanak sortu, sorkuntzan jarraitzeko xedearekin.

EHAZEk 'Ahots laborategia' antolatu du. Ahotsa erdigunean jarrita, bi ikastaro egingo dituzte Altzibar auzoan. Lehena bihar izango da, eta bigarrena hilaren azkenean.

Bihar (larunbata) jasoko dute Lezoko kaleek urteko lehen kantu jira. Amonen eta Aitonen Bordak antolatzen badu ere, herritar orori zabalik den jarduera da. Euskal abestiekin herriko txokoak girotzea dute xede.

2025ean Oarsoaldean eta Bidasoan izan direnen errepasoa egin du OARSO BIDASOKO HITZAk gaur harpidedunek jaso duten urtekarian.