Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Altxa Gazte, gazteak fitnessean trebatzeko

Gazteen motibazioak aldatzen ari direla ikusita, Pasaia Badia Aktiboak 14 eta 17 urte arteko gazteei begirako fitness saioak sortu ditu, taldean entrenatzeko eta balioekin hezteko.

Sara Dorronsoro eta Maddi Marquet.Imanol Saiz Gomez de Segura
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/01/16

Pasaia Badia Aktiboak 14 eta 17 urte arteko gazteei begirako fitness eta entrenamendu funtzional saioak sortu ditu. Programak Altxa Gazte du izena. Gazteak astean bitan elkartzen dira, astearte eta ostegunetan, Antxoko Ibaiondo frontoian, 16:30etik 17:30era. Maddi Marquet kirol orientatzailea da programaren arduraduna, eta adierazi du «giro osasuntsuan, naturalean, errespetuzkoan eta berdintasunezkoan norbere gaitasun fisikoak eta osasun fisikoa lantzeko» iniziatiba dela Altxa Gazte.

Azken boladan gazteen motibazioak eta interesak aldatu egin direla ikusi dute Pasaian. Egun, gazteak fitness mundura eta gimnasioetara gerturatzen ari direla baietsi du Marquetek, haien interesa hor dago ardaztuta. Gazteen motibazioak gaitasun fisikoa eta indarra lantzea direla identifikatu dute Pasaia Badia Aktiboko kideek, eta gazte horiengana iristeko proposamena da Altxa Gazte.

Pasaiako Udalak aurrez PKB jarduera martxan zuela jakinarazi du Sara Dorronsoro Kirol teknikariak. PKB kirol aniztasunean oinarritutako programa bat da, Eskola Kirolari jarraipena ematen diona eta lehiaren logikatik at. Ikastetxeetan programa horren sustapena egiten zutenean, DBHko 3. eta 4. mailako gazteengana iristen ez zirela kontatu du Dorronsorok. Horrez gain, horietako batzuei kirol arautua edo konpetitiboa gustatzen ez zaiela eta adinagatik gimnasioetara sartu ezin daitezkeela nabarmendu du Xabi Rodriguez kirol orientatzaileak. Egungo gazteen beharrak detektatuta erabaki dute Altxa Gazte programa sortzea.

Altxa Gazteren sustapenarekin 2025eko abenduan hasi ziren. Pasaia Badia Aktiboko kideek sustapen saio batzuk egin zituzten Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolan, eta ikasleak «oso gustura» aritu zirela adierazi du Marquetek. Gazte askorengandik «feedback positiboa» eta izena emateko asmoa jaso zituztela jakinarazi du programaren arduradunak, eta orain jarriko dute martxan egitasmoa.

Altxa Gazteko saioetan taldean arituko dira, gazteak balio jakin batzuetan heziz. Parte hartzaileak «kolaborazioan, laguntasunean, errespetuan eta itxura buruan izan gabe» trebatuko direla aurreratu du Marquetek, sozializazioa eta harremanak erdigunean jarriz. «Nahi genuena zen baliabide hori guk ematea, jakinda interesa dela gaitasun fisikoa eta indarra lantzea. Hori eskaini nahi genuen, baina guk benetan sinesten dugun baloreetan», zehaztu du Altxa Gazteren arduradunak.

Saioak pertsona orori begirakoak direla gogorarazi du Dorronsorok, izan inaktiboak edo kirolariak. Gizartea sedentarioagoa bihurtzen ari dela baietsi du Marquetek, eta programaren xedea da jolastea, mugitzea eta ondo pasatzea, gazteengan ohitura osasuntsuak sustatuz.

Espazio segurua eta juzgurik gabea
Pasaia Badia Aktiboak antolatzen dituen jarduera guztietan bezala, Altxa Gazte ingurune seguru batean, juzgurik gabe eta pantailarik gabe garatuko dela jakinarazi dute sustatzaileek. Mota horretako espazioak mundu guztia sartzen uzten duzunean eta jarrera batzuk onartzen ez dituzunean sortzen direla baietsi du Rodriguezek. Bide horretan, taldean sortuko diren harremanak zaintzea garrantzitsua dela iritzi du Marquetek. Hizkuntzari ere erreparatuko diote, eta jarduera euskaraz izango da.

Altxa Gazte denentzat eskuragarria dela zehaztu du Rodriguezek. Jardueraren prezioa 22,84 eurokoa da hilabetean, eta izen emateak hiru modutara egin daitezke: 623 98 91 05 telefonoan, aktibatu@pasaia.net helbide elektronikoan edo galdetegi bidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.