Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ate irekiak herriko hiru ikastetxe publikoetan

Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 2tik 13ra arte izango da zabalik.

Barbado, Jauregi, Sarasua eta Cruz.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/16

Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 2tik 13ra arte izango da zabalik. Horren harira, Errenteria-Oreretako hiru ikastetxe publikoetako zuzendariek kanpaina aurkeztu dute gaur Itsaso Cruz Hezkuntza zinegotziarekin batera. Cristobal Gamon ikastetxeko zuzendari Aitor Sarasua, Bizarain Ikastolako zuzendari Maria Barbado, eta Koldo Mitxelena ikastetxeko Amaia Jauregik, hezkuntza publikoarena eskaintza euskaldun eta kalitatezkoa dela jarri dute nabarmen.

Hezkuntza zinegotziak ate irekien jardunaldiei egin die erreferentzia. Izan ere, matrikulazio kanpainaren aurretik ikastetxeak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen dute gurasoek zentro bakoitza eta egiten duen hezkuntza eskaintza xehe ezagutzeko aukera izan dezaten. Koldo Mitxelena izango da lehena; Olibet eraikinean hilaren 19an egingo dute. Markolakoan, hilaren 21ean 17:00etan.Bizarain Ikastolak Bizarain Txikin egingo du ate irekien jardunaldia hilaren 26an eta 29an, 16:30ean. Cristobal Gamonek berriz, hilaren 27an egingo du ate irekien jardunaldia 16:30ean, eta hilaren 28an, 17:30ean, bi horiek Sorgintxulo 6ko eraikin nagusian. aurkezpen bilera orokorra, berriz,  hilaren 30ean 16:30ean izango da.

Aurten ere herriko ikastetxe guztien informazioa jasotzen duen gutuna helarazi du udalak matrikulatzeko garaian diren 2023-2024an jaiotako eta Errenteria-Oreretan erroldatuta dauden haurren etxeetara: “Udalak 377 gutun helarazi ditu guztira. Gure herriko hezkuntza eskaintza osoa jasotzen da bertan”. Beste arlo bati ere jarri dio azpimarra Cruzek gaurko agerraldian, garrantzia bizikoa dela iritzita, “matrikulatzeko garaian, kontuan hartu beharreko irizpideen artean dago hautatu beharreko hizkuntza eredua, eta udalak dei egin nahi die matrikulatzeko adienean dauden haurren familiei D ereduaren alde egin dezaten”.

Horrekin batera, Errenteria-Oreretako ikastetxeen aldeko hautua egiteko ere eskatu du, “haurraren gizarteratzean eta herriaren garapenean D eredua hautatzeak, eta Errenteriako ikastetxeetan matrikulatzeak duten garrantziaz jakitun da udala”.

Hiru ikastetxe publikoetako zuzendariak ere mintzatu dira. Urtero metodologia berriak txertatzen doazela jarri du nabarmen Sarasuak, “txikienen artean, HHn mugimendu autonomoa lantzen hasi gara, espazioak moldatu eta paretak botata gelak batuz”. Jauregik berriz, Koldo Mitxelenan HHn kontzientzia fonologikoa indartu nahian urteak eman dituztela adierazi du, “irakurketa prozesuaren aurreko fasea da hori eta aurten saiatzen ari gara ondo errotzen”. Horrekin batera baratze urbanoa jarriko dute martxoa aldera Biterin eta Markolan. Beste arlo bat ere erdi-erdian jarri du Jauregik, ongizate emozionala, “asko lantzen dugu, oso beharrezkoa dela”.

Arlo horretan sakondu du Barbadok, eta tutoretza saioak egiten dituztela ongizate emozionalaren inguruan ikasleekin banaka azaldu du, “beraien ongizateari begira ikasleak gai izan daitezen autoebaluazioa egiteko, jabetzeko zertan hobetu, edota  nola sentitzen diren kontziente izateko”.

D ereduan matrikulatzeko deia azkenik familiei, euskara hauta dezaten heziketarako ere, “euskalduna, publikoa, gertukoa, doakoa eta anitza, eta hortaz aberatsa”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.