Hipertentsioaren inguruan arituko dira Antxon
Raquel Dominguez farmazialariak eta Xabi Rodriguez kirol orientatzaileak 'Hipertentsioa: bizimodu osasungarria izateko gakoak' hitzaldia eskainiko dute hilaren 21ean Kultur Etxean, 12:00etan.
Pasaiako Udalak eta Raquel Dominguez Farmaziak antolatuta, hipertentsioa hizpide izango dute hilaren 21ean (asteazkena) Antxoko Kultur Etxean, 12:00etatik aurrera. Hipertentsioa: bizimodu osasungarria izateko gakoak izenpean, Raquel Dominguez farmazialaria eta Xabi Rodriguez kirol orientatzailea hipertentsioaren inguruan arituko dira. Hitzaldiko sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.
