Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hiru etxegabetzeren kontra protesta egin dute, eta horiek bertan behera uzteko exijitu

Stop Kaleratzeak plataformak agerraldi jendetsua egin du gaur goizean Donostiako Bulebarrean; etxegabetze demanda jaso duten familietako bi Errenteria-Oreretakoak dira.

Donostian egin dute etxegabetzeak salatzeko elkarretaratzea gaur goizean.
Imanol Saiz Gomez de Segura/ Nico Juaristi Sanchez
Errenteria-Orereta
2026/01/16

Hiru familiek etxegabetze demanda jaso dute, alokairu kontratuak bukatzeagatik ezohiko luzapena eskatua bazuten ere. Horietako bi, Errenteria-Oreretakoak dira, eta bestea, Donostiako. Stop Kaleratzeak plataformak agerraldi eta elkarretaratze jendetsua egin du gaur goizean egoeraren berri eman, salatu, eta kaleratzeak bertan behera utz ditzaten exijitzeko.

Eskerrak eman ditu lehenik eta behin plataformak, elkarretaratzera bildutako norbanako zein erakundeetako ordezkariei, baita Etxebizitza Legea eta horrek barnebiltzen dituen neurriak babestu dituztenei ere.

Etxebizitza Legeari aipamena egin dio berriro plataformak agerian jartzeko horrek eragina duela BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunean indarrean zeuden alokairu kontratu guztientzat, data hori baino lehen sinatu diren edo ez kontuan hartu gabe, “horrela aitortzen du Eusko Jaurlaritzak bere web orrian”. Garrantzi handia du horrek plataformarentzat, aurten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 25.695 alokairu kontratu bukatuko direla aurreikusten baita, “luzapenari atxiki dakizkie kontratu horiek. Neurri horrek milaka etxegabetze demanda jartzea eragotz dezake, Espainiako Diputatuen Kongresuan baliozkotzeke dagoen 16/2025 dekretuaren onartzearekin batera”. Azken horrek aurtengo abenduaren 31 arte etxegabetzeak etetea suposatuko du bizitoki alternatibarik ez duten maizter kalteberen kasuan.

Sentsibilizazioa izan dute helburu gaurko agerraldiaren bidez, kaltetutako familiei babesa eta elkartasuna adieraztearekin batera, “jendartea sentsibilizatu nahi dugu, eta batez ere epaitegiak ezohiko luzapen horiek egiaztatzeko unean. izan ere, bizitegi krisiaren ondorioz ezin da etxebizitza bat eskuratu, ordainezinak direlako alokairuak”.

Datu gehiago ere eman ditu plataformak, eta hala, bi direla Araba, Bizkai eta Gipuzkoan etxegabetzeen arrazoiak adierazi du: alokairuen prezio altuak, eta kontratuak ez berritzea.

Edukitzaile, banku, funts putre, higiezinen jabe handien eta errentari txikien jarrera ere salatu du enegarrenez Stop kaleratzeak plataformak, “Etxebizitza Legea oztopatzen dutelako, baita hortik eratorritako neurriak ere”. Carmen, Jaime eta Grace eta Sthefanena dira etxegabetu nahi dituzten familiak; lehenengo biak dira errenteriarrak, eta Donostiarra hirugarren familia. Gaurko elkarretaratzean horien kaleratzea eragoztera deitu dute, “etxebizitza eskubidea delako, ez negozioa”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.