Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Mundu hobe baten alde borrokatu zirenen memoria

'1975. Dena jokoan zen urtea' bisita daiteke Xenpelar Etxean. Memoriarako eskubidea aldarrikatu, transmisio lana egin, eta mundu hobe baten alde borrokatu zirenei aitortza egin nahi die.

Bisita gidatua egin zuten astelehenean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/16

Beharrezkoa da memoria, iraganik gabe ez baita orainik ezta etorkizunik ere, ez oinarri sendoetan eraikirik, bederen. Horren jakitun, Euskal Herriaren historian mugarri izan zen 1975. urteari begira jarri ziren Iratzar Fundazioa eta Olaso Dorrea iaz. Urte hartan izan ziren frankismoaren azken fusilamenduak; irailaren 27an fusilatu zituzten Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria, FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanzekin batera. Euskal Herriaren etorkizuna baldintzatu zuten gertaera oso garrantzitsuak eman ziren urte hartan, eta 50. urteurrenaren harira erakusketa antolatu zuten bi eragileek.

Egitasmoa Zarautz eta Azpeitian, Txiki eta Otaegiren herrietan aurkeztu zuten, hurrenez hurren,  joan den urteko irailaren 27an, bi euskal herritarrak fusilatu eta mende erdira, eta hainbat herritatik igaro ondoren, Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean izango da ikusgai hilaren 23ra arte, astelehenetik igandera 17:00etatik 20:00etara.

Andoni Olariaga Azkarate filosofo, idazle, eta Iratzar Fundazioko kideak bisita gidatua eskaini zuen astelehenean. Hiru helburu dituztela erakusketarekin azaldu zuen: memoriarako eskubidea aldarrikatzea; mundu hobe baten alde borrokatu zen belaunaldi oso bati aitortza publikoa egitea, biktima gisa aitortzeaz gain; eta transmisio lana egitea. Argi esan zuen Olariagak: «Biktimatzat onartu dituzte Txiki eta Otaegi, baina terminologia frankista erabili dute alderdi politiko batzuk eta Gogora memoriarako institutu publikoak, eta terroristatzat jo zituen garai hartako askatasunaren aldeko beste borrokalari batzuekin batera. Biktimatzat hartzea garrantzitsua da, baina funtsezkoa da, gainera, mundu hobe baten alde borrokatu zirela aitortzea». Aitortza hori lortzeko lanean jarraituko dutela gaineratu zuen Iratzarreko kideak.

Transmisioa, «funtsezkoa»

Erdi-erdian ere transmisioa, «funtsezkoa» baita bi eragile horientzat, eta bide horretan ikastetxeetako ikas materialaren gainean hausnarketa egin zuen: «Arazoa dago herri honetan transmisioarekin, ikasleek duten gaitegia ikusita, egoera oso larria dela uste dugu, irakurketa historiko oso desitxuratu eta oso anakronikoa delako». Belaunaldi gazteek gertatu zen hura jakitea ezinbestekotzat jo zuen, halaber. «Hura gabe, ezin delako ulertu hurrengo hamarkadetan Euskal Herrian gertatu dena, izan den sufrimendu guztiak badituelako erro batzuk, eta oraindik ere korapiloak ditugulako askatzeko».

Erakusketak ez du bidea erraza izan, aurkezpen ekitaldirako debekua jaso baitzuen biktimen aitortzarako parametroen irizpideak urratzen zituela argudiatuta. Horren arrazoi nagusia erakusketara bildutako hipotesi nagusia izan zela esan zuen Olariagak: «Trantsizioa ez zen frankismoaren kontra egin, Espainiako estatuan eta batez ere Euskal Herrian frankismoaren kontra altxa ziren herri mugimendu, mugimendu politiko, armatu, sindikal eta abarren kontra baizik. Irakurketa politiko horrek oraindik ere traba egiten die batzuei».

Irizpide politikoak, erdigunera

Frantzian eta batez ere Espainian tendentzia historikoa izan dela termino politikoetan hitz egin ordez, termino moraletan aritzea gaineratu zuen Olariagak, «onen eta gaiztoen artean bereizteko, eta ez irizpide politikoetan oinarrituta aritzeko. Irizpide politikoetan oinarrituta, norberak eraikiko luke bere errelatoa». Ildo horretan, ezinbestekoa jo du eztabaida politikoa, «onartzea borrokalari hauek euren garaiko beste batzuekin batera askatasunaren eta demokraziaren alde borrokatu zirela, eztabaidaren erdigunean irizpide politikoak jartzea dakar. Oraindik ez dute nahi, baina sinistuta gaude une hori ere iritsiko dela, eta horretarako lan egin behar dugu».

Mahai gainean jarri zuen, memoriarako eskubiderik gabe, ezin dela aurrera egin.

Bost bloketan banatuta dago erakusketa. Frankismoaren inguruko zertzelada batzuk bildu dituzte hasierakoan: «Zer suposatu zuen Euskal Herriarentzat politikoki, kulturalki, zenbat pertsona erbesteratu ziren, zenbat herritan izan ziren fusilamenduak, oraindik ere zenbat jende dagoen desagertua». Hortik abiatuta 1975era egiten du jauzi erakusketak, bigarren blokea osatzeko: «Urte bizia izan zen, ekintzak, atentatu parapolizialak, sumarioak… Frankismoak azeleratu eta erabakitzen du bere aurka egiten dutenei, elementu eraldatzaileei, mezua bidaltzea fusilamenduekin». Txikiren jatorriari ere erreparatu zion Olariagak bisita gidatuan. Izan ere, Extremadurako (Espainia) jatorria zuen, «Espainiako nazioarekiko traidore bat zen Guardia Zibilarentzat, eta hori dela eta, are basatiago torturatu zuten; ez da kasu bakarra. Otaegi, berriz, elizgizona zen, kristaua». Hirugarren blokean, fusilamenduek nazioartean eragindako harrabotsa bildu dute. Azkeneko bi blokeetan, berriz, irakurketa politikoa egin dute, trantsizioa nola egin zen kontatzeko: «Espainiako alderdi politikoen laguntza, akordio sozial ahalik eta zabalena egin zuten, ez zen demokratikoa izan, ez zuten herritarren parte hartzearekin egin. Legitimitate handiena lortzeko alderdi sozialistak muzin egin zion autodeterminazio eskubideari eta alderdi komunistak Espainiako bandera onartu zuen, garaiko sinbolo baztertzaile nagusia. Hori ezinbestekoa izan zen trantsizioa aurrera eramateko». 

Korapiloak aipatu zituen azkenik Iratzar Fundazioko kideak, askatzeko oraindik orain asko gelditzen direla adierazita. «Borboiak, lurraldea, Nafarroa… dira korapiloetako batzuk; hautsok ekarriko dituzte lohiak, eta hau guztia jakin gabe ezin da ulertu herri honetan ondorengo hamarkadetan gertatu zen guztia».

Erakusketa dokumental labur batekin, Txikiren bi pipa eta eskaladarako erabiltzen zuen kaskoarekin, eta Otaegiren erlojuarekin nahiz bere jertse batekin osatu dute, guztiak bi euskal herritarren familiek utzitakoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.