Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Musika eta Ahotsaren Etxearen lanak, lizitaziora

Altzaten eraikiko dute Musika eta Ahotsaren Etxea. Udalak 4.800.000 euro bideratuko ditu proiektu horretara.

Altzate auzo berrian eraikiko dute Ahotsaren Etxea. Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/16

Errenteriako Udalak Altzate auzoan eraikiko den Musikaren eta Ahotsaren Etxearen obren lizitazioa ireki du. Ekipamendu berri honek herriko musikaren eta ahots-musikaren alorreko eragileekin batera diseinatutako espazioak jasoko ditu, eta herrian ahotsaren eta musikaren esparruan jauzi kualitatiboa ekarriko duela jarri du nabarmen udalak.

Obrak egiteko interesa duten enpresek euren proposamenak otsailaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dituzte. Ebazpena martxoan edo apirilerako espero da eta, kontratua sinatuta, lanak 18 hilabeteko epean gauzatzea aurreikusten da. Udalak 4.800.000 euro inguru bideratuko ditu proiektu honetara. Lanak ongi bidean, 2027ko ekainerako amaituta egotea espero da.

Musikaren eta Ahotsaren Etxea proiektu partekatua da. Udalak herriko eragileekin partaidetza prozesua jarri zuen abian ekipamendu berriaren diseinua kolektiboki egiteko. Musika Banda, Karnaba Otxotea eta hiru abesbatzak —Andra Mari, Landarbaso eta Zaria— parte hartu zuten prozesuan, ahotsaren eta musikaren esparruan profesionalki jarduten duten beste zenbait pertsonarekin eta udal arduradun politiko eta teknikoekin batera. Hilabeteetako lanaren ondoren, Beldarrain arkitektura estudioak irudikatutakoa proiektu arkitektoniko bihurtu du.

Eraikina Altzate auzo berrian eraikiko dute, Oiartzun ibaiaren ondoan eta bi solairutan antolatuta. Goiko solairua hiri-plataformaren mailako sarrera, kafetegia eta elkarteen bulego espazioekin pentsatu dute. Beheko solairuan, berriz, tamaina desberdinetako bederatzi entsegu gela eta biltegiak egongo dira. Eraikinaren diseinuak forma biribileko pabiloi itxura hartuko du, zulatutako aluminiozko oihal batekin inguratuta, eta paisaian arreta handiz txertatzeko asmoarekin garatu da.

Ekipamenduak 2.081 metro koadro izango ditu guztira eta ibai ertzetik ikusgai egongo da, parkera irekitzen diren leihateekin. Diseinu arkitektonikoak konfort akustikoa, energia-efizientzia eta jasangarritasuna lehenetsi ditu, musika eta ahotsa praktikatzeko beharrezkoak diren baldintza egokiak bermatzeko. Gainera, ostalaritza establezimendu bat ere izango da bertan. Eraikina auzoarekin eta ibai ertzeko pasealekuarekin estuki lotuta egotea da diseinatu dutenen asmoa.

Erlazionatutako edukiaAhotsa eta musikaren etxea izango dena diseinatu dute udalak eta eragileek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.