Nigeriako Kontsulatua Errenterian izango da hainbat izapiderako
Bihar, hilaren 17a, larunbatarekin, Nigeriako Kontsulatua Errenteria-Oreretan izango da.
Nigeriar kontsulatua Errenteriako Reina aretoan joan den uztailean. Argazkia: Herri Bizia Bihar, hilaren 17a, larunbatarekin, Nigeriako Kontsulatua Errenteria-Oreretan izango da. Horrela, Gipuzkoako nigeriarrei ezinbestean lortu beharreko izapideak egiteko aukera emango die. Hitzordua Reina aretoan (Xenpelar kalea, 3) izango da, 09:00tatik 19:00etara.
Egitasmoa hau Nigeriako Kontsulatutik abiatu da, eta Nigerian Union Elkarteak antolatu du, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Elkartea da jardueraren inguruko zabalkundea egiteaz arduratu dena eta Nigeriako kolektiboari informazioa ematen ari zaiona, besteak beste. Horrenbestez, aurretik hitzordua hartzea ez da beharrezkoa izango, baina bestelako informaziorik nahi duenak elkartearekin harremanetan jar daiteke zuzenean 747 473 467 telefona deituaz edota posta elektronikora mezua idatziaz.
Aipatzekoa da urtero Nigeriako Kontsulatuarekin zenbait elkarlan burutzen direla Errenterian elkartearen bitartez, nigeriar komunitateari espazioak irekiz ezinbestean bete beharreko izapide burokratikoak burutzeko.
