Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sarea metro koadroka josten

Hemezortzi urte egingo ditu Metrokoadrokak. Saretu eta harremanak sortu, sorkuntzan jarraitzeko xedearekin.

Idoia Beratarbide eta Oier Guillan, Oiartzungo Ehuntze espazioan. Imanol Saiz Gomez de Segura
Urko Iridoy Alzelai
Oiartzun
2026/01/16

Sormena bakartia izan daiteke batzuetan. Askotan kontatu izan dira haien etxean sartu eta bertan bakartzen diren artisten istorioak, haien inspirazio bila, sortzeko helburuarekin. Idazleak, margolariak, gidoia ikasi behar duten aktoreak… denetarik. Errealitatean badira halakoak, baina era berean, badira saretu eta sareaz probesten direnak. “Askotan, pentsatzen dugu indibidualistagoak garela gure lanean, baina gero konturatzen gara ez dela beti horrela”, azaldu du Idoia Beratarbidek. Aukera baino, beharra da saretzea askorentzat.

Beharrak bultzaturik sortu zen Metrokoadroka kolektiboa 2008. urtean. Kultur arloan dabiltzan artistek sortua, sare moduan jarduten du. Aipatutako beharra gaur egungo kultur munduaren ondorio zuzena da Oier Guillan idazlearen ustez. Beratarbide bezala, Metrokoadrokaren kide da Guillan. “Saretzea beharrezkoa dugu, bestela, gaur egungo egoera prekario honetan ezinezkoa izango zen egiten ditugun gauza asko egitea”. Mikelazulo Kultur Elkartean izan zituen bere hastapenak Metrokoadrokak. “Mikelazulon ginela, gure bidea egin nahi genuela erabaki genuen, eta batzuen ekimenez sortu genuen Metrokoadroka, artisten plataforma moduan. Kultur mundua ikusita, ez genuen beste formularik ikusten gure lanekin aurrera jarraitzeko”, azaldu du Beratarbidek. 

Sarea, kolektiboa, plataforma, komunitatea… Proiektua definitzea ez da erraza Guillanen ustez. “Askotan galdetzen digute, eta ez dakigu nola erantzun, ezta gure buruari ere. Proiektu asko egiten ditugu, mota askotakoak, baina azken finean sare bat gara, elkar babesten dugun artisten sarea. Momentuaren arabera etiketa aldatzen joan gara, baldin eta zer sentitzen genuen. Batzuentzat plataforma bat da, eta badira ere etxe moduan sentitzen dutenak”. Definizioa guztiz itxi gabe eroso sentitzen dira, eta horrek askatasun puntu bat ematen die bertako kideei. Bakoitzak bere moduan ulertu eta sentitzen du Metrokoadroka, eta Guillanen ustez, hori izan da kolektiboaren gakoetako bat, jendea aske sentitzea, horrela bertan gustura nahasteko.

Mundua aldatzeko asmotik dator kolektiboaren izena. “Hasiera haietan bagenuen emanaldi bat, Metrokoadrobat izena zuena. Bertan irudikatzen zen nola mundua ezin genuen aldatu, baina metro koadro bat aldatzeko asmoa bagenuela. Horregatik, kolektiboa sortzerakoan, horri eutsi nahi izan genion, metro koadroka-metro koadroka mundua aldatzeko aukera hor baitago”, esan du Beratarbidek.

Badoaz urteak aurrera
Handitzen doa Metrokoadroka. “Hasiera batean, gure proiektuak aurkezteko beharra genuen, gure lanentzat plaza bat aurkitu nahi genuen. Baina Metrokoadroka pixkanaka profesionalizatzen joan da, gure lanen moduan”, azaldu du Beratarbidek. Artistak hazten doaz, haien lana profesionalizatuz, eta horrek, kolektiboaren bidea markatzen du. Kolektiboa handitu da, eta bere prozesuak profesionalizatu egin dira, horren onurekin eta desabantailekin. “Profesionalizazioaz asko hitz egin ahalko genuke. Handitzen goazen heinean, ezin dugu ahaztu nondik gatozen. Auzotik, oinarrizko lan batetik edota gauden kaleetatik gatoz, eta hori mantentzea beharrezkoa da”, esan du Guillanek. Gainera, beste eragileekin lankidetzan egoteari garrantzia ematen diote, azken hemezortzi urteetan ikasitakoa besteei erakutsiz.

Gutxinaka espezializatzen joan dira kolektiboko kideak. “Hasieran, denon artean antzezlan bat egiten genuenean, denetarik egiten genuen. Aktore lanak, argi teknikariarenak, gidoilariarenak, zuzendaritza… denetarik. Gero, ordea, bakoitza bere arloan murgiltzen joan da, eta bere rola finkatzen. Halere, oraindik aldatzen joaten gara. Batzuetan aktorea dena, hurrengo lanean agian zuzendaria da, edo gidoigilea, eta horrela jarduten dugu”, esan du Guillanek. 

Artista bakoitzak bere proiektu propioak izaten ditu normalki, baina era berean, Metrokoadrokaren izenean aski mugitzen dira. “Sormen prozesu bakoitza ezberdina da, eta proiektu bakoitzak definitzen du haren aurkezpena. Badira gure izenarekin sinatuko ditugunak, hala nola nik liburu bat idazten badut, baina badira ere Metrokoadrokaren edukiak direnak, prozesua taldean egin baldin badugu, eta kolektiboaren izenean aurkeztu nahi badugu”, azaldu du Guillanek. Metrokoadrokaren azkenetariko lan bat kolektiboa izan da, sareko hainbat kidek osatutakoa. Ean egon ziren, bertan Mundo eta Universo aurkezten. “Egun bakar baterako sare osoa aktibatu genuen. Horrelakoak, kultura maite dugulako eta geruza guztiak zaindu behar direlako egiten ditugu”. 

Egun, Bi baso bat ur antezlanaren estreinaldia dute aurrez aurre. Bira luzea prestatu dute, Euskal Herriko hamarna herritatik barrena. Otsailaren 19an estreinatuko dute, Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean.

Ainara Lasaren erakusketa abiapuntu bezala hartuta Ehuntze espazioan egin zen bertso saioa, 21 aulki proiektuaren barruanMetrokoadroka

Ehuntze, topaleku
Oiartzunen errotu da Metrokoadroka, zehazki Manuel Lekuona kalean, bertan baitago Ehuntze espazioa. “Ni oiartzuarra izanik, nire sormen lanak gauzatzeko herrian espazio baten bila nengoen, eta duela urte batzuk hau baino txikiagoa zen leku bat topatu nuen. Bertan hasi nintzen sormen tailerrak ematen, orain Metrokoadroka sarearen afera garrantzitsua dena”, adierazi du Beratarbidek. Lehen, Arraskuelarre kalean egon zen Ehuntze, baina Metrokoadrokak 7 urte bete zituenean, Manuel Lekuonara mugitu ziren. “Ikusi genuenean kolektiboa handitzen ari zela, behar berriak sortarazi ziren. Material asko genuen, eta leku gehiagoren beharra”. Ehuntze espazioan hainbat gela daude, eta bakoitzak badu bere funtzioa. Tailerra, entsegu gela edota bulegoa badira bertan, kolektiboko kideek probesteko.

Elkarrizketatutako Metrokoadroko bi kideak “egunero” izaten dira Ehuntze espazioan. “Nik orain sormen tailerrak ematen ditut. Lau talde ditut, bi haurrenak, bat gazteena eta beste bat helduena. Horrez gain, nire edo Metrokoadrokaren lanak egiteko aprobetxatzen dut denbora eta espazioa”, zehaztu du Beratarbidek. Guillanek “hain bukolikoa ez den” jarduera bat azaleratu nahi izan du: bulego lana. “Ikaragarrizko bulego lana egitea tokatzen zaigu, askotan, esango nuke, gehiegizkoa”. Sormen lanek paper mordoa dute atzetik, eta idazleak dio, geroz eta gehiago handitzen ari dela horien bolumena. “Antzezlan bat egiterakoan, ia urte  eta erdi lehenago hasi behar gara bulego lana egiten, eta Ehuntzeko bulegoa oso ondo datorkigu”. Idazketa tailerra ere egiten dute, larunbat goizetan, Guillanen eskutik, eta hainbat erakusketa ireki izan dituzte azken urteetan.

Espazio edo topaleku baten beharra nahitaezkoa da horrelako proiektu bat aurrera eramateko Guillanen ustez. “Mikelazuloren garaian ikasi genuen espazioaren garrantzia ezinbestekoa dela. Topaleku bat da hau, eta gure lanak aurrera eramateko hastapena. Hemen hasten dira gure sormen lanak, eta askok hemen garatzen ditugu”. Topaleku horretatik jende asko pasa da azkeneko hemezortzi urteetan. Batzuk hasieratik daude, beste batzuk denbora bat eman eta joan egin dira, eta badira ere noizean behin bertaratzen direnak.

Oiartzunekin harremana
Oiartzunen egoteaz gain, herrian eragiteko asmoa beti egon da Metrokoadrokaren planetan. Sortzailez beteriko herria da Oiartzun, eta ederki erakutsi du hori azken urteetan. “Herri bizia da Oiartzun. Herriko eragile eta norbanakoekin beste hainbat sare sortu ditugu, hala nola 1545 argitaletxearekin eta Hitzen Lihoarekin”, azaldu du Guillanek. Elkarlanei esker, sinergiak partekatu dituzte herriko artistek, horrela, sarea handituz. Eragileen arteko lanak egitasmo berriak sortzen ditu, eta horri esker, herriko eskaintza kulturala geroz eta aberatsagoa da. 

Metrokoadrokak Artemugarri saila sortu du erakusketen harira artista liburuak argitaratzeko. Irudian, Belen Morenorena.Metrokoadroka

Guillanen ustez, etengabe elikatu behar da kultur mugimendua, bertatik ikusteko eta ikasteko. “Oiartzunek ahalbidetzen digu kultur arloko geruza guztiei erreparatzea. Kanpora zoazenean, bira batera adibidez, antzokietan zaude soilik, edo proiektu batekin bete-betean zaudenean horretan zaude. Baina hemen aukera dugu geruza guztietan batera lan egiteko, eta hori gauza ederra da; gure kultura ikusteko moduan, ezinbestekoa”. Era berean, kultura elikatzeko harremanak ezinbestekoak dira. “Sare ireki bat da? Ez nuke zehazki hala esango. Gure dinamikek sortutako harremanek irekitzen dituzte kolektibo honetako ateak. Gure jardunean, ibilbidean, ezagutzen dugun jendea pixkanaka Metrokoadroka dira, eta berehala dituzte gure ateak zabalik. Baina dinamikak berak markatzen ditu erritmo horiek”. 

Dena ez da hain polita
Txanponak beti dauka beste aldea. “Horrela, ikusita Metrokoadroka dena, sareak, harremanak, sorkuntza… dena dirudi oso polita. Baina borroka oso handia da kulturgintzan”, esan du Guillanek. Herritar orok disfrutatzen du kultur eskaintzaz, baina horren atzean dagoen lana askotan ikusezina da. “Kulturgintza zaintzea, erakustea eta kontzientzia sortzea oso beharrezkoa da. Askotan oso frustragarria da kultura sortzea, eta bereziki instituzioekin, baina baita bestelako eragileekin ere. Orokorrean ezjakintasun handia dago, jende askok ez daki zein zaila den kultura aurrera eramatea, eta bereziki euskarazkoa”. Horregatik, idazlearen ustez, kontzientzia bat sortu behar da gizartean.

Seguru aski, hainbat eta hainbat artista identifikatuko dira Guillanen hitzekin: “Askok pentsatzen dute oso ongi bizi garela, gustuko duguna egiten dugulako, eta bai, hala da, baina badira momentu oso gogorrak. Iristen dira hilabeteak non dena gaizki doan, eta hau izanda gure sostenguaren oinarri, dena alde batera uzteko gogoa sartzen zaigu. Hori da gure errealitatea, eta erakutsi beharra dago”. Idazleak argi utzi nahi izan du bere mezua ez dela instituzioen aurkako aldarrikapen bat, bere ustez, hain zuzen ere eskutik joan beharko luketen bi mundu dira eta. “Momentu batzuetan badirudi oso bakarrik gaudela, eta hurbil egon beharko liratekeen subjektuak oso urrun daudela”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.