Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Errenteriako Emakumeen Aztarnak: Narrazioak II' bilduma, plazara

Emakumeen Etxean elkartu dira gaur bilduma aurkezteko. Zenbait testuren egileak, protagonistak eta diseinatzaileak izan dira agerraldian.

'Errenteriako emakumeen aztarnak: Narrazioak II' bildumaren aurkezpen ekitaldiaLeire Perlines Apalategi
Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta
2026/01/17

Berdintasun Kontseiluak antolatuta, Errenteriako Emakumeen Aztarnak: Narrazioak II bilduma ilustratuaren aurkezpena egin dute gaur eguerdian Emakumeen Etxean. 2018an Mariasun Landa Sarien lehen zortzi edizioetan jasotako 23 lanekin Errenteriako emakumeen aztarnak: Narrazioak I bilduma ilustratua argitaratu zen. Orain, bigarren bilduma bat argitaratzea erabaki dute orduz geroztik jasotako hainbat lanekin.

“Hau ez da egitasmo soil bat, urte askoko lanaren eta elkar entzutearen emaitza da”, azaldu nahi izan du agerraldiaren hasieran Itsaso Cruz Etxeberria Berdintasun zinegotziak. Liburuaren hitzaurreak “beste behin, ez gatoz baimen eske” dio, eta Etxeberriak azpimarratu du liburuan barna aipatzen diren emakumeek euren bidea egin zutela, eta, “askotan”, gainera, aitortzarik gabe, “baina erabakitasunez”.

Bide horretan, Berdintasun zinegotziak eskerrak eman nahi izan dizkio Mariasun Landari “urtez urte eta hutsik egin gabe parte hartzeagatik haren izena daramaten sarietako sari banaketa ekitaldian”. Alabaina, urte guztietan epaimahaikide izan direnei zein sari horretan parte hartzera animatu diren herritarrentzat ere izan ditu esker oneko hitzak, urteotan jasotako idatziak “altxor txikiak” baitira.

“Gure herriko memoria errekuperatzea, zaintzea eta partekatzea” du helburu gaurkoan aurkeztu duten bildumak, eta hori handira ospatzeko eta denen eskura jartzeko elkartu dira liburuaren sortze prozesuan parte hartu duten dozenaka lagun.

Zinegotziaren hitzen ondotik, Aizpea Otaegi Mitxelena Errenteriako alkateak eta Mariasun Landa Etxebestek hartu dute hitza. Otaegik ere esker hitzak baino ez ditu izan Emakumeen Etxean. “Emakumeek gure udalerrian utzitako aztarna berreskuratzeko premia” zegoela aipatu du alkateak, eta horren adierazle izan dela Mariasun Landa sariketa.

“Emakumeen mundua beti dago azpian, ezkutuan, lainoetan, ahaztuta, eta hasi besterik ez gara egin”, nabarmendu du, bere aldetik, Landak.

Liburuaren xehetasunak eman dituzte gero, eta banan banan aurkeztu dituzte testuen egileak zein horietako protagonistak. Autore guztiek ezin izan dute bertaratu Emakumeen Etxeko ekitaldira, baina hala egiteko aukera izan duten guztiek hartu dute hitza euren sentsazioen inguruan mintzatzeko. Eskertuta eta hunkituta agertu dira emakume gehienak, eta, hala azaldu dute nola bizi izan duten sortze prozesua. Are, bitxikeriaren bat edo beste ere kontatu dute zenbaitek. Lehenbizi, baina, Berdintasun Kontseiluko ordezkariak aurkeztu dituzte, horiek izan baita aitortza oroigarriak eta liburuak banatu dituztenak.

Honako idazleen testuek osatzen dute Errenteriako emakumeen aztarnak: Narrazioak II bilduma: Goiatz Labandibar Arbelaitz, Eli Etxabeguren Aranzabal, Axun Ertziberngoa Aizpiolea, Iñigo Legorburu Arregi, Arrate Arozena Mujika, Maite Ruiz de Azua Lizaso, Naiara Rodriguez Garaiar, Miren Azkarate Badiola, Nagore Perez Fernandez eta Maria Lurdes Uranga Apeztegia. Kasu honetan ere, Allende Arnaizek eta Idoia Beratarbidek diseinatu dute bilduma, azken honen ilustrazioekin batera.

XVI. Mariasun Landa sariak
Ekitaldiaren amaieran, Berdintasun Kontseiluko kideek oroitarazi dute aurten Mariasun Landa sariketari hamaseigarren edizioa burutuko dela, eta hilaren 30era arte dagoela parte hartzeko aukera. Bi sari banatuko dituzte: Emakumezkoen begirada onenari eta Emakumezkoei begirada onenari. Sari bakoitzaren irabazlea 500 euro irabaziko ditu. Bi idazlan irabazleak, gainera, 2026ko Oarso Aldizkarian argitaratuko dituzte. Lehiaketaren oinarriak eta xehetasunak ikusteko, egin klik hemen.

Errenteria-Orereta. Errenteriako emakumeen aztarnak: Narrazioak II bildumaren aurkezpena

IMG_9403
IMG_9403

Errenteriako emakumeen aztarnak: Narrazioak II

Bilduma honako testuek osatzen dute:

  • Errenteriako merkatua, emakumeen plaza
    • Juani Astiansuizarra Clemente (Protagonista)
      • Goiatz Labandibar Arbelaitz (egilea).
  • Errenteria herria, memoriaren alzheimer
    • Errenteriako Emakume taldea (protagonista)
      • Eli Etxabeguren Aranzabal (egilea).
  • Gerrak isildu ez zuen ahotsa
    • Mari Tere Paskual Zapirain (protagonista)
      • Axun Ertzibengoa Aizpiolea (egilea)
  • Iraganeko aztarna presentea
    • Mari Jose Molina Guerrero (protagonista)
      • Eli Etxabeguren Aranzabal (egilea).
  • La vida en los márgenes de otras vidas
    • Maite Brandariz Barral (protagonista)
      • Iñigo Legorburu Arregi (egilea).
  • Bufanda gorriz
    • Arantxa Otegi Gaztañaga (protagonista)
      • Arrate Arozena Mujika (egilea)
  • Autobusaren bolantean bidea urratzen
    • Marina Rubio Iñigo
      • Axun Ertzibengoa Aizpiolea.
  • Entre la élite cultural de la Segunda República
    • Rosario Retegi Brusín
      • Maite Ruiz de Azua Lizaso.
  • Haien izenez ez bada, Emakumeen Etzearen bidez ekar ditzagun gugana
    • Emakumeen Etxea
      • Eli Etxabeguren Aranzabal.
  • Desiraren korronteaz Errenteria biziberrituz
    • Maika Rodriguez Tamerón
      • Eli Etxabeguren Aranzabal.
  • Aizateko sasi-maistrak
    • Maria Jesus Aranburu Arbelaitz
      • Goiatz Labandibar Arbelaitz.
  • Etxe bat norberarena
    • Matxarda etxebizitza okupatu feminista
      • Naiara Rodriguez Garaiar.
  • Bizi-bidaia gogoangarria
    • Garbiñe Jauregi Abarrategi
      • Miren Azkarate Badiola.
  • Irribarrearen mugalaria
    • Saioa Aizpurua Arribas
      • Iñigo Legorburu Arregi.
  • Sendagaia norbera denean
    • Bittori Arrieta Arregi.
      • Axun Ertzibengoa Aizpiolea.
  • Mugitua izan da
    • Ana Mari Ugalde Ugarte
      • Nagore Perez Fernandez.
  • Un auzolan educativo y solidario
    • Somia El Ousrouti, Khadija Lahrifi Chrakoua, Fatima Zohra Ghassoul Ghassoul eta Hanane El Hannoubi
      • Iñigo Legorburu Arregi.
  • La mujer que puso el chacolí por escrito
    • Maria de Arranomendi
      • Maite Ruiz de Azua Lizaso.
  • Euskal lihoaren taupada Errenterian
    • Agustina Ganborena Agirre, Nieves Jauregi Insausti eta Ursula Jauregi Agirre
      • Maria Lurdes Uranga Apeztegia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.