Elizaldeko aurrematrikula eskaera, otsailaren 2tik 13ra
Epe hori amaituta, behin behineko zerrendak martxoaren 24an argitaratuko dituzte, eta behin betikoak, berriz, apirilaren 21ean.
Euskal Autonomia Erkideagoan 2026-2027 ikasturterako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko aurrematrikula egiteko eskabideak aurkezteko epea otsailaren 2tik 13ra izango da. Gauzak horrela, Elizalde Herri Eskolan zein Elizalde Institutuan inskribatzeko eskabideak data horien artean egin beharko dira.
Behin egun tarte hori amaituta, behin behineko zerrendak martxoaren 24an argitaratuko dituzte, eta behin betikoak, haatik apirilaren 21ean.
Herri Eskolarekin harremanetan jarri nahi duenak mezu elektroniko bat bidali zein 943 89 93 92 zenbakira deitu dezake; institutuaren inguruko zalantzak argitzeko, berriz, helbide elektroniko hau zein 943 89 92 83 zenbakia balia daitezke.
