Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek hainbat partida jokatu dituzte azken egunetan. Askotariko emaitzak lortu dituzte jokalariek; ikusi hemen emaitza zehatzak, zenbait kronika eta irudiak.
Gizonezkoek ohorezko erregionala: Tolosa 0 – 2 OKE
Taldeak bazekien partida garrantzitsua zuela aurretik, eta, beraz, hasieratik joan ziren “garaipenaren bila”. Kontatu dutenez, lehen zatian “aukera argiak” izan zituzten markagailuan aurretik jartzeko, baina atsedenera 0-0 iritsi ziren.
Bigarren zatian jokoan “zuzenak” izaten jarraitu zuten porteriatik ahalik eta gertuen egon ahal izateko, eta partidaren amaiera aldean geldikako jokaldi batean lehen gola sartzea lortu zuten. Une horretatik partida amaierara arte Tolosakoen zenbait aukera izan zituzten golak sartzeko, baina azken jokaldiko kontraeraso batean oiartzuarrek bigarren gola sartzea lortu zuten.
Areto futbola estatuko hirugarren maila: OKE 10 – 4 Beti Araba
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldean hiru puntuak eskuratu zituen Beti Araba taldearen aurka Elorsoron jokatutako partidan. Azaldu dutenez, norgehiagoka ez zen ondo hasi etxekoentzat, lehen bost minutuetan 0-2 aurreratu baitziren aurkariak. Alabaina, oiartzuarrek erreakzionatu eta atsedenera 5-2ko emaitzarekin iritsi ziren.
Bigarren zatian ere etxekoak izan ziren nagusi, beste bost gol sartzea lortu baitzuten. Gasteiztarrek, baina, amaieran bi gol sartu zituzten, eta azkenean 10-4 amaitu zen partida.
Gipuzkoako lehenengo maila: Martutene 3 – 2 Miren Taberna
Gipuzkoako lehenengo mailan Miren Taberna OKE taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Martutene taldearen aurka Altzako kiroldegian jokatutako partidan. Etxekoak 2-0 aurreratu ziren, baina atsedenera joan aurretik oiartzuarrek aldea murriztu zuten.
Bigarren zatian ere Oiartzungoen gola iritsi zen markagailua 2-2 jarriz, baina partida ia amaieran Martutenek gola sartu eta 3-2 jarri zuten markagailua.
Neskak hirugarren maila: OKE 1 – 0 Tolosa
Etxeko taldearen azken boladako dinamikari jarraiki, “partida borobila” egin zuten oiartzuarrek. Hasiera on bati esker baloia eskuratzea lortu zuten, eta, ondorioz, jokoa dinamizatzea. Tolosaren area zapaltzea lortu zuten etxekoak, baita arriskua sortzea ere. Penalti bat bota zuen Oiartzunek 40. minutuan, baina atezainak gelditu eta atsedenera 0-0 joan ziren.
Bigarren zatiko lehen minutuetan Tolosa izan zen nagusi, baina etxekoek lortu zuten horri buelta eman eta partida parekatzea. Gauzak horrela, 70. minutuaren bueltan baloi geldi bati esker 1-0 jarri ziren. Jokaldi horretatik aurrera partida berdindu eta gol aukera gehiegirik gabea izan zen.
Etxekoek ondo aguantatu zuten Tolosaren azken bultzada, eta partida 1-0 amaitu zenez etxean geratu dira hiru puntuak.
Hona hemen emaitzen zerrenda osoa:
- Neskak 3. maila
- OKE 1- 0 Tolosa
- Lurralde neskak
- Hondarribi 3 – 1 OKE
- Gizonezkoen ohorezko erregionala
- Tolosa 0 – 2 OKE
- Euskal liga jubenila
- OKE 2 – 3 Beasain
- Gizonezkoen gorengo jubenila
- OKE 1 – 2 Vasconia
- Gizonezkoen jubenila C
- OKE 10 – 0 Orereta
- Gizonezkoen jubenila D
- Orereta 7 – 0 OKE
- Emakumezkoen ohorezko kadeteak
- OKE 1 – 4 Tolosa
- Emakumezkoen kadete B
- Hernani 0 – 2 OKE
- Gizonezkoen kadete C
- OKE 0 – 8 Internacional
- Emakumezkoen infantil F8
- OKE 0 – 0 Mariño
- Gizonezkoen infantil handi
- Internacional 2 – 0 OKE
- Gizonezkoen infantil partaidetza
- OKE 1 – 4 Trintxerpe
- Gizonezkoen infantil txiki
- OKE 2 – 1 Intxaurrondo
- Gizonezkoen alebinak A
- Gure txokoa 0 – 10 OKE
- Gizonezkoen alebinak B
- Tolosa 4 – 1 OKE
- Emakumezkoen ohorezko erregionala
- Irauli 0 – 1 OKE
- Estatuko 3. maila
- OKE 10 – 4 Beti araba
- Gipuzkoako lehenengo maila
- Martutene 3 – 2 Miren Taberna
- Gizonezkoen kadete B
- Inter 0 – 5 OKE

