Lautik lau etxera

Trinketeko Eskuz Binakako erreferente da EPLE. Asteburuan jokatu dira Iruran Gipuzkoako finalak eta jokoan ziren lau txapelak Errenteria-Oreretara ekarri dituzte EPLEko pilotariek.

EPLEko pilotariak sari banaketaren ondoren Irurako trinketean.EPLE

Trinketeko Eskuz Binakako erreferente da EPLE. Ez da zalantzarik horretan. Asteburuan jokatu dira Iruran Gipuzkoako finalak eta jokoan ziren lau txapelak Errenteria-Oreretara ekarri dituzte EPLEko pilotariek. Bigarren Mailako finalean Eneko Aranburuk eta Eneko Sorondok 40-30 irabazi zuten Kuku klubeko pilotarien kontra. Lehen Mailan, puntu bakarraren aldearekin izan ziren garaile Taberna eta Chiapuso. 40-39 bukatu zuten Santamaria eta Antton Aranbururen kontra jokatutako partida. Mailarik onena erakutsi zuten batean eta bestean EPLEko pilotariek, eta gogorrak izan ziren bi partidak. Gogortasun horren adierazle da Bigarren Mailako finala hasi eta  Lehen Mailako azken tantora heltzeko hiru ordu eta erdi behar izan zituztela.

Kontuak aldeko Kluben Euskal Ligaren barruan ere. Eskuz binakakoan etxean Urmeneta eta Arangurenen garaipena 2 joko irabazi eta 1 galduta. EPLEkoen partzialak, ondokoak: 7-10, 10-9, eta 5-1. Gogorra oso partida, erremate gutxikoa, eta desgaste handikoa bi bikoteen aldetik.

Taldekako erremintan  Armintzan (Bizkaia) jokatutako partidetan ez zuten garaipenik lortu EPLEko pilotariek larruzko paletan eta pala motzean. Ostiralean jokatu zituzten partidak, Estefano eta Rubenek larruzko paletan, eta Eiheramendi eta Yorelek pala motzean. Larruzko paletan 15-5 eta 15-14 Armintzaren alde; Pala Motzean 15-6 eta 15-8, berriro ere Bizkaitarren alde.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.