Mintzalagunek Soinuenea museoa bisitatuko dute
Hilaren 23an (ostirala) egingo dute bisita gidatua, baina parte hartzeko izena eman behar da hilaren 21a baino lehen.
Mintzalagun egitasmoan izena ematen dutenek Soinuea museoa bisitatuko dute hilaren 23an (ostirala da), 17:00etan. Bisita gidatu batean parte hartzeko aukera izango dute, eta zenbait soinu tresnaren funtzionamenduaren inguruko nozioez gain, nork, noiz eta zein funtziorekin erabili dituzten ezagutuko dute.
Bisita horretako sarrera irekia da, baina Mintzalagunek izango dute lehentasuna. Alabaina, jarduera horretan parte hartzeko izena eman behar da hilaren 21a baino lehen 684 80 54 92 zenbakira idatzita.
