Dantza ikastaroa emango du Olarri Dantza Taldeak
Kuestazioan herritar orok dantza egin dezan, arin arina, fandangoa eta egun horretako gainerako dantzak landuko dituzte hilaren 24 zein 31n.
Olarri Dantza Taldeko zenbait dantzari. @olarri_dt Ihoteak gerturatzen ari dira apurka apurka, eta Olarri Dantza Taldeak herritarren lasaitasunerako “ikastaro guztiz informala baina funtzionala” emango du. Gauzak horrela, fandango, arin arin zein egun horretan dantzatzen dituzten bestelako dantzak lantzeko saioak egingo dituzte hilaren 24 eta 31n, 11:00etan.
Ordu eta erdiko iraupena izango du saio bakoitzak, eta herritarrei, kuadrillei zein familiei luzatu diete gonbidapena.
Olarri Dantza Taldearen lokalean –Karaez kalea, 4– izango dira saioak, eta bertaratu nahi duenak izena eman behar du helbide elektroniko honetara idatzita.
