Unax Landak igandean debutatuko du Baikorekin
Madalensoron jokatuko du partida, eta bikotea Agirrerekin osatuko du. Bakaikoa eta Morgaetxebarriaren aurka lehiatuko dira.
Unax Landa de Marcos pilotari oiartzuarrak bi urteko kontratua sinatu du Baiko Pilotarekin, eta igande honetan (hilak 25) egingo du debuta.
Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatuko du partida, eta Agirrerekin osatuko du bikotea. Bakaikoa eta Morgaetxebarriaren aurka izango da norgehiagoka.
Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da, eta lehenik Egiguren V eta Eskuza Alberdi II eta Aldaberen aurka ariko dira. Partida horren ondotik izango da Landaren txanda.
Sarrerak hemen eskura daitezke 20 euroan.
