Dolu eta heriotzaz "goxo" hitz egiteko, 'Elkarrekin goxatuz' saioa
Dolua bizi izan duten bi amek antolatu dute hitzordua. Ostiralean (hilak 23) izango da saioa, 17:30ean, Arizmendienean.
Esku hutsik elkartearen izenean eta dolua bizitu duten bi amek sustatuta, Elkarrekin goxatuz saioa egingo dute ostiralean (hilak 23). Hitzordua 17:30ean izango da Arizmendienean, eta bertan dolu eta heriotzaz “goxo” hitz egitea izango da helburua.
