Ostirala izango da Tripontzia erosteko azken eguna
Astelehenean (hilak 26) egingo dute Gure Eskuren Tripontzia zozketa, eta ostirala izango da Oiartzunen txartela erosteko azken eguna.
Oiartzungo Gure Eskutik jakinarazi dute ostirala izango dela Tripontzia erosteko azken eguna, zozketa astelehenean (hilak 26) egingo baitute.
Txartel bakoitzak bost euro balio du, eta Doneztebe plazan egongo da erosteko aukera 18:00etatik 20:00etara. Bertan, gainera, Herritu-a egiteko aukera izango da.
Sari nagusia 30.000 eurokoa da, baina horrez gain 2.000 euroko zazpi sari daude zenbaki bereko serieentzat. Gainera, saritutako bigarren zenbaki eta seriearentzat 1.000ko saria egongo da.
