'Txilin hotsak' eta 'Dada Ü LaLa' antzerki laburrak, Landetxen
Les Bobè Bobé konpainiaren antzerkiak dira biak, eta Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatu du hitzordua hilaren 25erako.
Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak saio bikoitza antolatu du hilaren 25erako (igandea da). Zehazki, Les Bobè Bobé konpainiaren Txilin hotsak eta Dada Ü LaLa antzerki laburrak ikusteko aukera izango da Landetxe Kultur Aretoan, 19:00etan hasita.
Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal gasteiztarrak dira protagonistak, eta bi antzerkiak egingo dituzte, baina tarteak zizka-mizkak izango dira.
Hona hemen bi antzerkien sinopsia:
Txilin hotsak
Yolanda bi potoekin abiatu da. Bideari ekin dio txilin hotsez lagunduta. Eta horiek dira, kristalezko poto horiek, besterik ez, doan lekura eramango duen gauza bakarra. Usainez, zaporez eta kolorez betetako poto hutsak. Ipuin polit baten hasiera ematen du… baina gauzak ez dira hasten diren modukoak amaitzen diren modukoak baizik.
Dada Ü LaLa
Mundua ulertezina den garaietan bi emakumeei ulerterreza den, zentzua daukan eta koherentziadun zerbait eskatzen dieten momentuan sortzen den ekatombe artistikoaren eztanda. Boom grrr pum pam fliiis! Txof… Hitzak ez du balio jada. Gu Dada ü Lala gara.
Sarrerak Landetxeko leihatilan zein online eros daitezke.
