81 batel Trintxerpen

Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jasoko du Pasaiako badiak bihar (hilak 24, larunbata). Trintxerpe-Illunbek antolatutako lehian orotara 81 ontzi txikik parte hartuko dute.

Biharko estropada eremua, kategoria bakoitzeko ziabogen azalpenarekin.Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkartea

Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jasoko du Pasaiako badiak bihar (hilak 24, larunbata). Trintxerpe-Illunbek antolatutako lehian orotara 81 ontzi txikik parte hartuko dute, horietatik asko Trintxerpe-Illunbekoak, San Pedrokoak, San Juangoak eta Hibaikakoak izango direlarik. 10:00etan hasi eta 13:00ak pasata bukatuko dira estropadak.

Denen irteera-helmuga puntua Trintxerpen izango da, Blas de Lezo Itsas Eskolaren parean gutxi gorabehera. Kategoriaren arabera distantzia motzagoa edo luzeagoa egingo dute batelek; denak Trintxerpeko nasatik atera, eta badiaren erdialderantz (Donibane aldera) joango dira, eta ziabogak kategoria guztietako ontziek egin beharreko distantziaren arabera izango dira jarrita.

10:00etan hasiko dira lehen batelak lehian, Haur Mailakoak horiek. 10:51 inguruan Promesa Mailako arraunlarien txanda izango da, eta horien ondoren (11:56 inguruan) Gazte Mailako kirolariek eutsiko diote probari. Azkenik seniorren estropadak abiatuko dira, 12:51 inguruan hasiko direnak.

Esteka honetan sartuta partaide guztien zerrenda, eta haien irteera ordutegia ikus daiteke (PDF artxiboa da).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.