Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek hainbat partida jokatu dituzte azken egunetan. Askotariko emaitzak lortu dituzte jokalariek; ikusi hemen emaitza zehatzak, zenbait kronika eta irudiak.
Areto futbola estatuko hirugarren maila: OKE 6 – 4 Eskoriatza
Oiartzungo taldea 6 eta 4 nagusitu zen Elorsoron jokatutako derbia. Eskoriatzaren aurka izan zuten partida, eta aurkariak hamargarren minutuan lehen gola sartu bazuten ere, etxekoek ondo erreakzionatu eta hiru gol sartu zituzten atsedenaldia baino lehen Luken Vicente, Xabier Oiarbide eta Aitzol Salaberriari esker.
Partidaren bigarren zatian ere etxekoak izan ziren nagusi, beste hiru gol sartu baitzituzten. Vicentek beste bi gol sartu zituen, eta, Nikolax Kazabonek beste bat. Partidaren amaiera aldera taldea “erlaxatu” egin zela kontatu dute, eta Eskoriatzaren erreakzioa iritsita, 6-4 amaitu zen norgehiagoka.
Gipuzkoako lehenengo maila: Miren Taberna OKE 4 – 3 Antiguoko
Elorsoro kiroldegian lehiatu ziren Miren Taberna OKE eta Antiguoko taldeak. Etxekoentzat ondo hasi zen partida, seigarren minuturako 2-0 aurreratu baitziren Xabier Azpiroz eta Mikel Altunaren golei esker. Atsedenaldia baino lehen, baina, donostiarren berdinketa iritsi zen.
Partidaren bigarren zatian hirugarren gola sartu zuten aurkariek, baina etxekoek partida iraula eta Antxon Urrosoloren bi golei esker 4-3 amaitu zen hitzordua.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: Beasain 2 – 2 OKE
Oiartzun Kirol Elkartetik jakinarazi dutenez, partida indartsuago hasi zuten beasaindarrek. Area kanpotik egindako jaurtiketa batekin aurretik jarri ziren Oiartzungoak, baina bigarren zatian etxekoak protagonismo gehiago lortu, eta bi gol sartu zituzten.
Partida “galduta” ikusten zuten OKEkoek, baina azken minutuan berdinketa lortu zuten. Aranburu eta Etxabe izan ziren goleatzaileak.
Hona hemen emaitzen zerrenda osoa:
- Emakumezkoen ohorezko erregionala
- Ostadar 1 – 4 OKE
- Gizonezkoen ohorezko erregionala
- Beasain 2 – 2 OKE
- Gizonezkoen lehenengo erregionala
- Urki 1 – 2 OKE
- Euskal liga jubenila
- Deusto 3 – 1 OKE
- Gizonezkoen gorengo jubenila
- OKE 3 – 1 Lengokoak
- Gizonezkoen jubenil C
- Beti ona 1 – 1 OKE
- Gizonezkoen jubenil D
- Billabona 2 – 0 OKE
- Emakumezkoen ohorezko kadeteak
- Eibar 6 – 0 OKE
- Emakumezkoen kadete B
- Landetxa 0 – 0 OKE
- Gizonezkoen ohorezko kadeteak
- Danena 1 – 0 OKE
- Gizonezkoen kadete C
- Mundarro 0 – 1 OKE
- Emakumezkoen infantil F11
- Bergara 1 – 1 OKE
- Emakumezkoen infantil F8
- Santotomas Lizeoa 10 – 0 OKE
- Gizonezkoen infantil partaidetza
- Vasconia 4 -6 OKE
- Gizonezkoen infantil txiki
- Touring 1 -1 OKE
- Emakumezkoen alebinak A
- Santotomas Lizeoa 4 – 1 OKE
- Gizonezkoen alebinak A
- Amara Berri 1 – 8 OKE
- Estatuko hirugarren maila
- OKE 6 – 4 Eskoriatza
- Gipuzkoako lehenengo maila
- Miren Taberna OKE 3 -2 Antiguoko
Hona hemen OKEk HITZAri helarazitako zenbait irudi:

