'ZuBisualak' ikastaroak emango ditu Iñaki Martiarenak euskaltegietan
'Mattin' ilustratzaileak emango ditu saioak Oarsoaldeko euskaltegietan, eta lehen hitzordua Pasai Antxon izango da.
Iñaki Martiarena 'Mattin', artxiboko irudi batean. Esperimentazio artistikotik abiatuta, euskararen erabilera aktiboa, pentsamendu kritikoa eta kultur adierazpena lantzeko espaziok dira ZuBisualak tailerrak, eta datozen egunetan Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek saio horietan parte hartzeko aukera izango dute.
Izan ere, Iñaki Martiarena ‘Mattin’ ilustratzaileak gidatuko ditu Mintzagun egitasmoaren barruan antolatutako saioak. Irudia eta ilustrazioa erabiliz, ikasleek errealitatea euskaraz interpretatzeko eta adierazteko tresnak landuko dituzte euskara “mundua irakurtzeko eta eraikitzeko hizkuntza bihurtuz”.
Saioen egutegia
- Hilak 28 (etzi, asteazkena)
- Txirrita AEK (Pasai Antxo). 09:30-11:00.
- Hilak 29 (osteguna)
- Intxixu AEK (Oiartzun). 10:00-11:30.
- Otsailak 5 (osteguna)
- Errenteriako Udal Euskaltegia. 09:30-11:00.
- Otsailak 12 (osteguna)
- Oroitzene AEK (Lezo). 10:00-11:30.
- Otsailak 19 (osteguna)
- Xenpelar AEK (Errenteria). 09:30-11:00.
- Otsailak 26 (osteguna)
- Pasaiako Udal Euskaltegia. 10:00-11:30.
