Amoniteen identifikazio tailerra egingo dute Luberri museoan
Otsailaren 7an izango da jarduera, eta bi txanda izango dira, bata goizeko hamaiketan eta bestea arratsaldeko lauretan. Izena eman behar da.
Luberri Museok amoniteen identifikazio tailerra emango du datorren otsailaren 7an. Saio horretan amoniteak zer diren ikasteaz gain, animalia horiek noizkoak diren, Paleontologian zein funtzio duten edota Euskal Herriko amoniteak zeintzuk diren ikasteko aukera izango da. Gainera, benetako amonite fosilen gorputz atalak identifikatzen ere irakatsiko dute hitzorduan.
Jarduerak bost euro balio du, eta bi txanda daude aukeran, 11:00etan eta 16:00etan, hurrenez hurren. Bertaratu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik 943 26 05 93 zenbakira deituta edo mezu elektroniko bat bidalita.
