Korrika eta Korrika Gaztea antolatzeko bilduko dira egunotan
Korrika batzordea gaur bilduko da bigarrenez euskaltegian, 17:30ean. Bihar, bestalde, Korrika Gaztea antolatzeko elkartuko dira.
Martxoaren 19tik 29ra izango da aurtengo Korrika, eta Atharratzetik Bilbora egingo du bidaia. Oiartzundik ere pasako da tartean, eta egun hori antolatzeko zein egingo dituzten bestelako jarduerak antolatzeko Korrika batzordeak sortu dituzte.
Gauzak horrela, Korrika batzordearen bigarren bilera gaur (hilak 27) egingo dute Intxixu euskaltegian, 17:30ean.
Era berean, Korrika Gaztea ere antolatuko dute, eta horretarako hitzordua bihar (hilak 28) izango da, 19:30ean, euskaltegian.
