Mugaldeko Udalekuetan lan egiteko begirale bila ari dira
Derrigorrezko baldintza izango da euskarako C1 maila izatea, eta, besteak beste, euskararekiko sentsibilizazioa izatea baloratuko dute.
"Mugalariak" Instagrameko irudi batean. @tturtturoiartzun Hirugarrenez antolatu du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Mugaldeko Udalekua, eta aurtengo edizioa Arantzan hasi eta Saran bukatuko da. Uztailaren 13tik 19ra izango da esperientzia, eta Arantza, Oiartzun, Urruña eta Sara herriak zeharkatuko dituzte 14 eta 15 urteko gazteek.
Alabaina, udaleku horietan lan egiteko begirale bila ari dira, eta interesa dutenek curriculuma bidali behar dute helbide elektroniko honetara otsailaren 28a baino lehen. Euskarako C1 maila izatea beharrezkoa izango da begirale izateko, eta honako ezaugarriak baloratuko dituzte hautaketa prozesuan: begirale titulua izatea; hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edota burutzen egotea; lan eskarmentua izatea antzeko lanetan; euskararekiko sentsibilizazioa izatea eta taldean lan egiteko erraztasuna izatea.
Uztailaren 13ko 10:00etan ekingo diote bideari Arantzan, eta une horretatik aurrera kirol zein kultur jarduerak egingo dituzte aste osoan zehar. Begiraleek, beraz, formakuntza jasoko dute ibilbidearen aurretik, eta udalekuetako programazioa ondu beharko dute.
Zalantzak argitzeko 943 26 01 82 zenbakia luzatu dute.
Mugaldeko Udalekuen hirugarren edizioa. Ibilbidea.
- Uztailak 13
- Arantza
- Uztailak 14
- Arantza – Oiartzun
- Uztailak 15
- Oiartzun
- Uztailak 16
- Oiartzun – Urruña
- Uztailak 17
- Urruña
- Uztailak 18
- Urruña – Sara
- Uztailak 19
- Sara
