Nekazaritza ustiategiko baratzezain bila ari da Arraztalo
Oiartzunen erroldatuta egotea eta buru osasun arazoengatik desgaitasuna aitortua izatea –%33 edo gehiago– dira bete beharreko baldintzak.
Oiartzungo Arraztalo elkarteak jakinarazi duenez, nekazaritza ustiategirako langile bila ari dira. Postu horretako lanekin “berehala” hasi nahi dute, beraz, buru osasun arazoengatik desgaitasuna duten pertsonen bila ari dira, lanpostu babestua baita.
Langileak astean 25 lan ordu egingo lituzke, astelehenetik ostiralera, 08:00-13:00 artean, eta kontratu mugagabea izango litzateke.
Alabaina, zenbait baldintza bete behar dira Arraztaloko lanpostura aurkezteko: Oiartzunen erroldatuta egotea edota buru osasun arazoengatik desgaitasuna aitortua izatea –%33 edo gehiago–. Halaber, gidabaimena izatea eta nekazaritzan esperientzia izatea baloratuko dutela jakinarazi dute.
Gauzak horrela, lan eskaintzan izena eman nahi duenak honako fitxa hau bete beharko du.
