'Oarsoaldeak Israeli boikot' lelopean, mobilizazioa ostiralean
'Sionistak kanpora!' aldarrikatuko dute hilaren 30ean Mamuteko aparkalekuan. 18:00etan, baina, Doneztebe plazan elkartuko dira.
Herritar talde batek antolatuta eta Oarsoaldeak Israeli boikot, sionistak kanpora! lelopean, mobilizazioa egingo dute ostiralean (hilak 30). Arratsaldeko seietan elkartuko dira lehenbizi Oiartzungo plazan, eta handik Mamutera egingo dute martxan. Behin hara iritsita, 18:30ean alegia, kontzentrazioa egingo dute Mamuteko aparkalekuko Israelgo enpresa baten aurrean.
