Urte osoko programazioa prestatu du Elizaldek 50. urteurrena ospatzeko
50 urte ez dira egunero betetzen, eta horren jakitun dira Elizalde eskolaren komunitatea osatzen dutenek. Horrexegatik prestatu dute hamaika jardueraz beteriko egitaraua.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako haur zein irakasleak. Oiartzungo Elizalde eskolak 50 urte beteko ditu aurten, eta handira ospatzeko urte osoko programazioa ondu dute. Memoria historikoa eta identitatea; komunitatea eta ospakizuna; kirola eta jolasa zein kultura eta sormena ataletan bereizi dituzte jarduerak.
Beste gauza batzuen artean, 50 urteko ibilbidearen dokumentala, erakusketak, ate irekiak, herri bazkaria, judo ikuskizuna, herri ginkana edota antzerki emanaldia egingo dituzte.
Ekintza bakoitza noiz izango den ere jakinarazi dute:
Egitaraua
- Memoria historikoa eta identitatea
- Merchandisinga (Urte osoan zehar).
- Elizalde 50 liburuxka, ikastetxearen historiari buruzko erakusketa, 50 urteko ibilbidearen dokumentala eta ikasle ohien hitzaldiak (abendua).
- Aste tematikoa eta Etorkizunari begira erakusketa (maiatza).
- Denboraren kapsula.
- Komunitatea eta ospakizuna
- Kultur aniztasun eguna eta bazkari auto gestionatua (irailaren 12an).
- Ate irekien egunak.
- Herri bazkaria eta jaialdia (ekainaren 20an).
- Kirola eta jolasa
- Nesken herri kirolen erakusketa (martxoaren 8an).
- Tako jartzea, solasaldia eta jolasa Ander Imaz eta Unai Amiano ikasle ohiekin (apirilaren 15ean).
- Judo ikuskizuna (martxoaren 29an).
- Herri lasterketa (urriaren 4an).
- Eskubaloia plazara (ekainaren 13an).
- Herri ginkana (apirilaren 18an).
- Kultura eta sormena
- Mural komunitarioa eta antzerki emanaldi zein ikuskizun eszenikoa.
- Argazki eta marrazki lehiaketa (ekainaren 14an).
- Elizalde 50 kanta (Elizalde egunean).
- Elizalde 50 bideoklipa (herri bazkarian).
