
Otsailaren 12ko Ostegunzurin hasiko dira Lezoko inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin eta Xanti Vali egingo zaion aitortzarekin. Larunbatgorrin kirola nagusi; Astelehenarren, Lezoaundiren aurkezpena, eta Asteartebeltzen Trapujale epaituko dute.

Gaur (ostirala) egingo dute Oroitzene AEKn 24. Korrikak herrian arrastoak utz dezan bigarren Korrika Batzordea, 17:00etan hasita. Lehenean 17 kidek parte hartu zuten, eta egitarauaren lehen zertzeladak hitzartu dituzte.

Hasi da atzera kontua, otsailaren 4tik 8ra izango baitira Ihoteak. Aurtengo egitarauan berritasun modura txotxongiloen ikuskizuna txertatu dute, hilaren 4an izango da.

Ez da urtebete pasa portuaren buru izateko erabakia hartu zuenetik, baina garbi du azpiegiturak Gipuzkoarako estrategiko izaten jarraitzeko aukera errealak dituela. Lehen emakumea da karguan. Gai handietaz nahiz egunerokoetaz soseguz mintzo da.