Batzarrera deitu dute auzo elkarteek topoaren etorkizunaz aritzeko
ETS Eusko Trenbide Sarearekin hilaren 13an egin zuten bilera, bertan hitz egindakoaren berri emango dute.
Dozenaka herritarrek parte hartu zuten Topoaren gaineko bileran, auzo elkarteek deituta. Topoarentzat irtenbide integral eta duina nahi dute Errenteria-Oreretako bizilagunek. Bilera jendetsua egin zuten joan den abenduaren 17an, auzo elkarteek deituta. Orain berriro deitu dute batzarrera, izan ere, ETS Eusko Trenbide Sarearekin bildu dira hilaren 13an, eta bertan hitz egindakoaren berri eman nahi diete herritarrei.
Merkatuzarren egingo dute asanblada, otsailaren 5ean —osteguna— 19:00etan.
Aurreko asanbladan izandako parte hartzea ere eskertu dute, “eragin positiboa izan baitzuen”. Bidea elkarrekin egitera deitu dute, bestalde, “entzun gaitzaten, elkartuta irabaziko dugu-eta”.
