Hamahiru borrokaldi jasoko ditu bihar Larrabidek
Bihar Total Strike 2 ekitaldiko borrokak jokatuko dira Donibaneko kiroldegian, 18:00etatik aurrera.
Total Strike 2 ekitaldiko borrokaldiak Donibaneko Larrabide kiroldegian lurreratuko dira bihar (larunbata), 18:00etatik aurrera. Orotara, hamahiru borroka programatu dituzte. Sarreren aurre salmenta gaurko (ostirala) 20:00etan itxiko da. Sarrera horiek Donibaneko Pari-berri eta Remos tabernetan eta Errenteria-Oreretako Xenpelar Kulturdendan eta Kentai klubeko bulegoetan eros daitezke. Sarrerek 15 euroko prezioa dute harmailetan eta 20koa kantxan. Antolatzaileek adierazi dute bihar ere eskuratu ahal izango direla sarrerak, kiroldegian bertan.
