Mugimendua Plazetan eta Koldobike Gezalan
Allerruren talde nagusiek etxean jokatuko dituzte asteburuko partidak. Gaur arratsean, Arkirunen lehia Koldobike Gezalan.
Allerru Kirol Elkarteko eta Arkirun Pilota Klubeko kideek euren asteburuko partiden zerrenda bidali dute HITZAra. Horren arabera, behean ikus daiteke herriko kirol eragile horietako kideek dituzten partidak. Mugimendua izango da Plazetan eta Koldobike Gezala pilotalekuan. Bestelako herriko taldeen kartelera Lezoko Udalaren webguneko Agenda atalean ikus daiteke.
PILOTA
Haur Mailako Gipuzkoako 2 Maila, eskuz binaka
- Elarre-Aldaba (Arkirun) / Zipitria-Barrueta (Andoaingo Gazteleku taldekoak), gaur (ostirala) 20:00etan Koldobiek Gezala pilotalekuan.
FUTBOLA
Gizonen Gorengoen Maila
- Allerru-Axular, bihar (larunbata) 15:30ean Plazetan.
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Amara Berri, bihar (larunbata) 17:30ean Plazetan.
Gizonen Gazte Maila
- Allerru-Elgoibar, etzi (igandea) 11:30ean Plazetan.
Mutilen Kadete Maila
- Allerru-Pasaia, bihar (larunbata) 11:30ean Plazetan.
Nesken Haur Maila
- Mariño Real Union-Allerru, etzi (igandea) 09:30ean Irungo Ugalde-Ventas zelaian.
Mutilen Haur Maila
- Vasconia-Allerru, etzi (igandea) 11:00etan Donostiako Puio futbol zelaian.
Mutilen Haur Maila, Txikiak
- Landetxa-Allerru, bihar (larunbata) 11:30ean Irungo Ugalde-Ventas zelaian.
