Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Trapujale, Xanti Val, Lezoaundi eta kirola inauterietan

Otsailaren 12ko Ostegunzurin hasiko dira Lezoko inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin eta Xanti Vali egingo zaion aitortzarekin. Larunbatgorrin kirola nagusi; Astelehenarren, Lezoaundiren aurkezpena, eta Asteartebeltzen Trapujale epaituko dute.

'Zirkua' izan zen iazko Larunbatgorriko gaia; aurtengoa, 'Kirola'.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/01/30

Lezoko inauteriak bete-beteta datoz. Otsailaren 12ko Ostegunzuritik 17ko Asteartebeltzera arte dozenaka dira herriko eragileek udalaren laguntzarekin antolatu dituzten jarduerak. Hasierako egunean, Trapujalek Jaizkibeldik Gurutze Santuaren plazarako bidea egin ondoren (19:30), aitortza jasoko du Xanti Val Lezoko Udaleko Kultura teknikari izandakoak: Trapujale Taldeak erabaki du hura gorestea, herriko kulturaren alde egindakoagatik, eta zehazki Lezok inauteri propio eta bereziak izateko egindako ahaleginagatik.

Ostiralorin (otsailaren 13an), ikastetxeetako goizeko desfile eta ikuskizunei segida emango diote sorgin eta zirikuen kalejirak (17:30), nahiz Lezoko Dantzazaleen desfileak (18:15) eta Zuberoako dantzek (19:20, plazan). Herri afaria ere badago: 21:30ean, Pasaia-Lezo Lizeoaren jantokian, bertso afari tematikoa egingo dute Traputrama izenburupean; Maddi Ane Txoperena, Igor Elortza, Maider Arregi eta Andoni Rekondo bertsolariek jarriko dituzte bertsoak, eta Trapujalez edo haren inguruko pertsonaiaren batez mozorrotuak joan behar duten herritarrek, kolorea (txartelak Arrutin eta Tiñelun).

Larunbatgorrin, Euskal Herriko inauterietako dantzak oinarri kalejira egingo du Murixkak goizez (11:30), eta arratsalde-gauerako, kirola. Hori izan baita herritarrek hautatu duen inauterietako gaia: 17:00etan kirolarien segizio handia aterako herri kalejiran San Pedro auzotik; 19:00etako karro-poteoan kirolariak eta enparauak izango dira nagusi; eta 21:00etako herri afarian (Koldobike Gezala pilotalekuan) kaleetan jokatu diren partidetako protagonistek indarrak berreskuratzeko tartea izango dute, mozorro onenei eman beharreko sari eta guzti.

Lezoaundi
Igandeubeleko atsedenaldiaren ondoren, herrian sortu berri den Lezoaundi buruhandi eta erraldoien konpartsak jarriko du inauteri giroa, 17:30ean aurkezpen jarduera egingo dutelako plazan. Otsailaren 17an, Asteartebeltzen, epaitegien eta ebazpen judizialen eguna: Trapujale berriz ere epaituko dute bai Herri Eskolan (15:00) zein Gurutze Santuaren plazan (19:00).

Beheko koadroan ikus daiteke Lezoko inauterien egitarau osoa.

2026ko Lezoko inauteriak. Egitaraua.

Otsailak 12, Ostegunzuri.

  • 16:00. Trapujale Txikia Lezo Herri Eskolan.
  • 19:30 Trapujale Jaizkibeldik herrira jaitsiko da. Ondoren pregoia eta arranpuila.
  • 20:00. Trapujale Taldearen omenaldia Xanti Vali.

Otsailak 13, Ostiralori.

  • 09:15. Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleen desfilea.
  • 10:30. Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleen ikuskizuna Bekoerrota kiroldegian. Gaia: Joko Olinpikoak.
  • 11:15. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen Trapujale Festa Gurutze Santuaren plazan.
  • 17:30. Gurutze Santuaren plazan, Sorgin dantza eta Zirikuen kalejira.
  • 18:15. Lezoko Dantzazaleen desfilea.
  • 19:20. Gurutze Santuaren plazan, Lezoko Dantzazaleen eskutik Zuberoako dantzak.
  • 21:30. Pasaia-Lezo Lizeoko jangelan, Trapudrama bertso afari tematikoa. Bertsolariak: Maddi Ane Txoperena, Igor Elortza, Maider arregi eta Andoni Rekondo. Trapujalez edo haren inguruko pertsonaiaren batez mozorrotu behar da. Txartelak Arrutin eta Tiñelun salgai.

Otsailak 14, Larunbatgorri.

  • 11:30. Kale Nagusiko Murixka Dantza Taldearen egoitzatik abiatuta, Euskal Herriko hainbat inauteritako dantzekin kalejira Murixkaren eskutik. Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute bidea.
  • 17:00. San Pedro auzotik, herri desfilea Jaixkipe txarangak girotua. Gaia: Kirola.
  • 19:00. Karlos Saldise plazatik abiatuta, karro-poteoa. Jarraian, mozorro festaren aurkezpena eta talde argazkia Gurutze Santuaren plazan.
  • 21:00. Koldobike Gezala pilotalekuan, mozorroen herri afaria, eta sarien banaketa. Gaia: Kirola.
  • 23:30. Koldobike Gezala pilotalekutik abiatuta, Poteo txarangarekin kalejira.

Otsailak 16, Astelehenarre.

  • 17:30. Gurutze Santuaren plazan, Lezoaundi Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren aurkezpena. Ondoren, kalejira.

Otsailak 17, Asteartebeltz.

  • 15:00. Lezo Herri Eskolan, Trapujaleren Epaiketa Txikia. Ondoren, txokolatada.
  • 19:00. Gurutze Santuaren plazan, Trapujaleren Epaiketa eta ondoren Herio Bidaia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.