Desfileak eta mozorroak, Donibaneko Inauterietako protagonistak
Meipiko Jai Batzordeak, Pasai Donibaneko Jai Batzordeak eta Xantixa Kultur Elkarteak antolatuta, otsailaren 14an izango dira ospakizunak.
Donibaneko Inauteriek badute data: otsailaren 14an (larunbatarekin) izango dira. Meipiko Jai Batzordeak, Pasai Donibaneko Jai Batzordeak eta Xantixa Kultur Elkarteak gustu eta publiko guztiak aintzat hartu dituen programazio anitz eta zabala ondu dute mozorroaren festaz gozatzeko.
Ohi bezala, desfileak eta mozorroak izango dira protagonistak. Jardueretako bat, gainera, mozorro lehiaketa izango da, eta bertan hainbat sari banatuko dituzte: helduen mozorro onenari, haurren mozorro onenari, karroza onenari eta zozketa parte hartzaile guztien artean.
Jarraian inauterietako programazio oso-osoa.
Donibaneko Inauteriak 2026
Otsailak 14, larunbata
- 11:00: Topaketa zaharren egoitzan eta desfilea Meipira.
- 13:00: Desfilea Meipitik plazara.
- 14:30: Bazkari autogestionatua Meipiko karpan.
- 18:00: Desfilea plazatik Meipira.
- 19:00: Mozorro lehiaketa Meipin.
- Ondoren, gau giroa.
