Bi puntu EPLEren saskira
Euskal Ligako Taldekako Erremintako Ohorezko mailako palistek Adurtza (Gasteiz) taldekoak irabazi dituzte Agustina Otaola pilotalekuan.
Abel gorriz pilota jotzen joan den larunatean Fanderian.EPLE Bi garaipen eta urrezko bi puntu EPLEren saskira. Adurtza taldea izan zuten kontrario etxean Euskal Ligako Taldekako Erremintako Ohorezko Mailako pilotariek. Larruzko Paletan Estefano eta Ruben 15-5 eta 15-11 partzialak eginda irabazle izan ziren. EPLEkoen partida bikaina, batez ere lehen jokoa, erritmo eta abiadura bizian aritu baitziren.
Pala Motzean, Yorel eta Abel 15-11 15-3 markagailuekin iritsi ziren bukaerara. Abeli kosta egin zitzaion partidan sartzea baina lehen jokoaren erdialdetik aurrera maila bikaina, ohikoa, eman zuten EPLEkoek Bilboko kirol taldearen kontra jokatutako partidan.
2-0 irabazita, maila txukuna ematen ari dira EPLEkoak exijentea izaten ari den txapelketan.
