'Cocacola bat zurekin', Irakurketa Klubeko bosgarrena
Ostiralean Beñat Sarasola idazlearen liburuaren inguruan arituko dira San Pedroko liburutegian, 19:45ean. Idazlea bera saioan izango da.
Ostiralean (hilaren 6an) 2025-2026 ikasturteko Pasaiako Euskarazko Irakurketa Klubeko bosgarren saioa egingo da San Pedroko liburutegian, 19:45ean. Ikasturteko bosgarrenean Beñat Sarasola idazlearen Cocacola bat zurekin liburuaren inguruan arituko dira. Idazlea bera San Pedron izango da.
Irakurketa Kluba, 2025-2026 ikasturtea
Otsailak 6
- Liburua: Cocacola bat zurekin.
- Idazlea: Beñat Sarasola. Idazlea bertan izango da.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Martxoak 9
- Liburua: Arrotza.
- Idazlea: Albert Camus.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Apirilak 20
- Liburua: Gizon barregarriak.
- Idazlea: Joxean Agirre.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Maiatzak 11
- Liburua: Hetero.
- Idazlea: Uxue Alberdi.
- Lekua: Antxoko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Ekainak 12
- Liburua: Euri gorriaren azpian.
- Idazlea: Asier Serrano.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia. Idazlea bertan izango da.
- Ordua: 19:45.
