Punta-puntako bertsolaritza, Bixi Bixiren eskutik
Larunbatean VIII. Bertso Saioa egingo da Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etatik aurrera.
Donibaneko Bixi Bixi elkarteak antolatuta, VIII. Bertso Saioa egingo da larunbatean (hilaren 7an) Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Donibanen puntako bertsolariak arituko dira, aretoan bilduko direnen gozamenerako: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Maddi Ane Txoperena oholtzaratuko dira. Amaia Agirrek jarriko dizkie gaiak.
Sarrerak Berezi okindegian edo 667 72 21 44 telefonoan eskuratu behar dira.
