1947an jaiotako herritarrek kinto bazkaria egin dute
34 herritar elkartu dira Ergoiengo Tolare jatetxean, eta giro goxoan egon ziren. Hurrengo urteko datari begira jarri dira dagoeneko, 80 urte beteko baitituzte.
Ohikoa izaten da kintoak elkartu eta garai bateko –eta ez horren aspaldiko– kontuak oroitzea. Bada, horixe egin dute 1947an Oiartzunen jaiotako bizilagunek.
Urtarrilaren 31n elkartu ziren Ergoien auzoko Tolare jatetxean, eta 34 lagun bildu ziren hitzordu garrantzitsu horretan. Egun polita izan zela kontatu dute gainera, “giro goxo eta umoretsuan kontu zaharrak astintzen” aritu baitziren.
Datorren urteko topaketari begira jarri dira dagoeneko, 80 urte beteko baitituzte, eta, beraz, aurreratu dute “ospakizun berezia” izango dela.
