Argazkigintza ikastaroa egingo dute Intxixu AEKn
Katiuskak argazki estudioko kideek dinamizatuko dute saioa. Hitzordua hilaren 26an izango da, Intxixu AEKn, 10:00etan.
Argazkigintza ikastaroa antolatu du hilaren 26rako Oiartzungo Mintzalagun egitasmoak. Intxixu AEKn izango da hitzordua, eta Katiuskak argazki estudioko kideek emango dute saioa.
Hitzordua doan izango da, eta bertaratzen direnek norbere mugikorraren kamerari ahalik eta funtzionalitate handiena ateratzen ikasiko dute.
Jarduera goizeko hamarretan izango da, eta 684 805 492 zenbakira deitu behar da izena emateko.
